Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, March 27, 2018

Batxi 1: MGZ. La maison en petits cubes












Hemen duzue Kunio Katō zuzendari japoniarrak egindako animaziozko laburmetrai xamurra: La maison en petits cubes (etxea, kubo txikietan). 2009an animaziozko laburmetraien Oscar saria irabazi zuen.
Klikatu irudian eta laburmetraia ikusi ondoren eztabaidatxo bat sortuko dugu klasean.

Batxi 1: MGZ. Etorkizuneko materialak: Grafenoa.

A day made of glass izeneko bideo honetan grafenoak ekar liezagukeen iraultza ikusten da eta 50 urte barruko balizko mundua erakusten digu. 18 minutu inguruko bideoa nahiko ikusgarria da baina erakusten duen etorkizun perfektuak zalantza etiko ugari sortarazten dituela iruditzen zait. Alde onak eta txarrak ateratzen saiatuko gara klasean.

1. zatia

https://www.youtube.com/watch?v=v4cKDzTyOek












2. zatia.

https://www.youtube.com/watch?v=XiyRc3OAC3A

Monday, March 26, 2018

Batxi 1-2: Lur. Isobara mapak.

Beha itzazu ondorengo mapa hauek. Koka itzazu antizikloiak eta borraskak dagozkien lekuetan eta hausnar ezazu nolako haizea izango dugun Euskal Herrian (norabidea eta indarra). Klikatu irudietan handiago ikusteko.




Friday, March 23, 2018

Batxi 1-2: Lur Zientziak. Prezipitazioen banaketa urtean zehar

Hemen duzue planeta mailan urtean zehar prezipitazioen banaketaren bilakaera (irudian klikatu animazioa ikusteko). Ondoren azal ezazu ikasitako kontzeptuekin zergatik gertatzen den ikusten ari zarena.













Ondoren konprobatu aurreko klase batean bilatu zenituen klimogramak bat datozela animazioan erakutsitakoarekin.
Manaos, New Delhi, Gasteiz, Tinduf, Nassau, Bergen, New York eta Tijuana.

Tuesday, March 20, 2018

Batxi 2: Biologia. Genetika ariketak.











1) Odol taldeen inguruko jarduerak:
   a) AB- taldeko haur baten amona biak izan al daitezke 0+ taldekoak?
   b) 0+ taldeko ama eta B- taldeko aita homozigotikoa duen alabak odol transfusio baten beharra dauka. Nork eman beharko lioke odola?
   c) A+ taldeko ama baten semea A+ taldekoa da. Posible al da aita AB- taldekoa izatea?

2) Landare mota batean bi lore aldaera daude, petalo zuridun lorea eta petalo horidun lorea, eta alelo biak kodominantzian daude. Kolore bietako petaloak dituzten landareak elkartu ditugu eta 60 hazi lortu ditugu. Kalkula itzazu hortik sortuko diren landare berrien genotipo eta fenotipoak.


3) Albinismoa 11. kromosoman dagoen gene errezesibo batek sortzen du, daltonismoa aldiz sexu kromosometan kokaturik dago eta ez ditu Mendelen legeak jarraitzen. Bikote batek seme albino eta ikusmen normalekoa du. Ama ez da daltonikoa ez eta albinoa ere, aita aldiz daltonikoa da baina albinoa ez. Jakinik amaren aita (aitona) daltonikoa eta albinoa zela, kalkula itzazu guztien genotipoak.

4) Gizon hemofilikoa eta emakume eramalea haur baten esperoan daude.
   a) Zein da haurra jaio aurretik hiltzearen probabilitatea?
   b) Haurra jaio bada, zein da hemofilikoa izateko daukan probabilitatea?
   c) Jaio direnen artean alaba denak etorkizunean seme hemofilikoa izateko arriskurik ba al du?

5) Sagu mota batean begi handiak izatea eta buztan motza izatea gainartzailea da. Bi geneak ordea kromosoma berean daude, elkarrengandik nahiko gertu. Sagu begihandi buztanmotz homozigotoa eta sagu begihandi buztanluze homozigotoa gurutzatuz gero, zeintzuk izango dira ondorengoen genotipo eta fenotipoak?

6) Musker mota batean berdea izatea gainartzailea da marroiarekiko. Bi uharte isolatutara musker bikote bana iritsi da, ale guztiak musker berde heterozigotoak dira. Uharte biak desberdinak dira, batean zelai berdeak dira nagusi eta bestea aldiz biluzia da. Zer nolakoa izango da uharte bakoitzeko musker populazioa 50 urte pasa ondoren?

7) Tximeleta mota batek hego zuriak edo hego laranjak izan ditzake. Kalkula ezazu kasu bakoitzean nolako genotipoa duten gurasoek.
   a) Laranja x Zuria = 66 laranja eta 63 zuri
   b) Laranja x Laranja = 105 laranja
   c) Laranja x Laranja = 93 laranja eta 30 zuri
   d) Zuria x Zuria = 87 zuri


8) Piper landare mota batek piper handiak ematen ditu, batzuk berdeak eta beste batzuk gorriak. Alelo biak kodominantzian daudenez, posible da landare berean kolore ezberdinetakoak aurkitzea. Piperren pikante izaera aldiz gene errezesibo baten menpe dago. Piper berde gozoak ematen dituen landare bat hartu dugu eta piper berde eta gorri pikanteak ematen dituen beste bat elkartu ditugu. Zein izango da ondorengo piper landareen genotipo eta fenotipoen proportzioa?

Batxi 2: Lur Zientziak. Aralkum

Dokumental interesgarri bat daukazue hemen, Frantziako "Planeta Arena" saileko "Aralkum, el desierto más joven del mundo". Bertan Aral itsasoaren galeraren ondorioak aztertzen dira. Mikel Mujikak eman dit dokumental honen berri, eskerrikasko. Klikatu argazkian.


Monday, March 19, 2018

Batxi 1-2: Lur. Atmosferaren dinamika horizontala.

Hemen dituzu Atmosferaren dinamika horizontala ulertzeko baliabide pare bat: alde batetik orokorrean azaltzen duen bideoa (ingelesez dago) eta haize nagusien irudi bat. Klikatu irudietan.



Sunday, March 18, 2018

DBH 4: Biologia. Espezieen moldaerak.

Hemen dituzu hainbat izaki bizidunen argazkiak. Azter itzazu eta esan ezazu bakoitzak zein moldaera erakusten duen. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.












Saturday, March 17, 2018

Friday, March 16, 2018

Batxi 1-2: Lur. Coriolisen indarra

Hemen duzu Coriolisen efektuaren azalpen argigarria. Show de la Ciencia telebista saio amerikarra da. Klikatu argazkian.


Tuesday, March 13, 2018

Batxi 2-DBH 4: Biologia: Mendelen genetika.

Genetika mendeliarraren inguruko kontzeptuen zerrenda.

1- Kariotipoa
2- Genea
3- Locusa
4- Karakterea
5- Aleloa
6- Gainartzailea - Dominantea
7- Azpirakorra - Errezesiboa
8- Homozigotikoa
9- Heterozigotikoa
10- Genotipoa
11- Fenotipoa
12- Kodominantzia
13- Bitarteko herentzia

Friday, March 9, 2018

Batxi 1-2: Lur. Biologia. Afrikako landaretzaren urteko zikloa

Honako animazio honek erakusten du Afrikako landaretza nola aldatzen doan urteroko ziklo batean. Klikatu argazkian.


Wednesday, March 7, 2018

Batxi 2: Lur Zientziak. Atmosferaren espektakuluak.

Izar usoak:

https://www.youtube.com/watch?v=xtZKDIWkGR4












Laino noktiluzenteak:

https://www.youtube.com/watch?v=8jRwYVrk0bs












Aurora boreala (satelite ikuspegitik):

https://www.youtube.com/watch?v=xIu4oyN-q_Q

Sunday, March 4, 2018

DBH 4: Bio. Munduko biomak.

Hona hemen mundu zabaleko hainbat argazki. Esan ezazu bakoitzari buruz honako hau:
1) Zein biomari dagokio argazkia?
2) Nolakoa da biotopoa? Gutxienez, argitasuna, tenperatura eta hezetasuna.
3) Nolakoa da biozenosia? Landare kopurua eta mota eta animalia ohikoenak.















Friday, March 2, 2018

DBH 4: Geologia. Lurra duela 600 milioi urte.

Hemen duzue Lur planetaren irudi interaktiboa. Duela 600 milioi urte hasi eta gaur egun arte nola aldatu den erakusten du. Klikatu argazkian.

http://dinosaurpictures.org/ancient-earth/?utm_content=buffereb2ed&utm_medium=social&utm_source=twitter.com&utm_campaign=buffer#120

Thursday, March 1, 2018

Zumaia zuri zuri

Libe Amas eta Garazi Ostolazak Zumaiako elurteen argazki zoragarriak bidali dizkidate. Mila mila esker neskak!