Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, November 27, 2019

Batxi 2: Biologia. Bitaminak











1) Defini ezazu bitamina kontzeptua.

2) Hona hemen hainbat bitaminaren hizkiak.
    A     B1    B3    B9     C     D
    Bila ezazu bakoitzari buruzko honako informazio hau:
    - Molekularen izena
    - Hidrosolugarria edo liposolugarria den
    - Biomolekula mota
    - Gure gorputzean betetzen duen funtzioa
    - Urritasunak sortzen duen gabezia
    - Zein elikagaietan aurkitzen den

Wednesday, November 13, 2019

Batxi 2: Biologia. Entzimen feedback bidezko inhibizioa

Bideo labur honetan feedback bidezko entzimen inhibizioa azaltzen da. Ingelesez dagoen arren oso ongi ulertzen da. Klikatu argazkian.


Monday, November 11, 2019

Batxi 2: Bio. Arrautzaren sekretuak

Arrautzak bi zati oso desberdin ditu, zuringoa eta gorringoa. Gorringoak ditu enbrioiak behar dituen elikagai gehienak, batez ere gantzak, kolesterola, gatz mineralak eta bitaminak. Proteina batzuk ere baditu hauek guztiekin nahastuta. Zuringoa aldiz oboalbumina izeneko proteinaz eta urez osaturik dago eta gardena da. Irakur ezazu arrautzari gertatzen zaizkion ondorengo bi kasuak eta saia zaitez bakoitzarentzako azalpen zientifiko bat ematen:

1) Arrautza zartagi batean olio berotan sartzen badugu gardena den likidoa bapatean gogortu egiten da eta kolore zuria hartzen du, gorringoa aldiz likido mantentzen da.

2) Arrautza egosteko ur berotan sartzen dugu eta hamar minutuz izaten dugu bertan. Zuringoa eta gorringoa gogortu egiten dira. Denbora luzeegian egosten badugu gorringoaren azala gris-berde bihurtzen da. Kolore berezi hori ematen dion sustantzia burdin sulfuroa da.

3) Arrautza ozpinetan sartzen dugu eta koagulatzen hasten da, poliki. Azido klorhidrikotan sartuko bagenu erreakzioa askoz azkarragoa izango zen.