Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, January 30, 2009

DBH 4: Biologia. Trikuarena

Hemen duzue Ruper Ordorikaren ahotsean Bernardo Atxagaren kanta bat, "Trikuarena" izena duena. Bertan orain arte landutako hainbat kontzeptu azaltzen dira. Entzun ezazu adi abesti hau eta erantzun itzazu ondorengo galderak:



a) Zer da eta nolakoa da trikua? Euskaraz izen gehiago baditu, aipa itzazu gutxienez beste bi.
b) Trikuaren ohitura batzuk aztertuko ditugu orain: Kantak kontatzen ez badu ere, non egon da trikua kontakizuna hasi aurretik? Nola pasatzen ditu eguna eta gaua?
c) Gai zara elika sare bat sortzeko kantan agertzen diren bizidunekin? Zein bizidun gehitu beharko dituzu elika sarea osorik izateko? zein da trikuaren maila trofikoa?
d) Nola bukatzen da kanta? Zer gertatu da mendian zegoen ekosistemarekin?

Wednesday, January 28, 2009

DBH 2 eta 4: Mate. Matematikaren historia

Hona hemen lau matematikari garrantzitsu: Pitagoras, Al Khwarizmi, Euklides eta Fibonacci.
Bila itzazu bakoitzari buruzko honako datu hauek:
- Matematikariaren izen osoa
- Nongoa eta noizkoa zen?
- Zergatik da ezaguna?

Zigilu honetan Al-Khwarizmi ageri da baina zein letra arraroak dituen ezta? Zergatik ote?

Berria: Astronomiaren Nazioarteko Urtea


Astronomiaren nazioarteko urtea izendatu dute 2009. urte hau, izan ere Galileok teleskopioa zerura begira jarri zueneko laugarren mendeurrena beteko baita aurte. Hainbat ekimen burutuko dira mundu guztian zehar. Hona hemen informazio gehiago aurkitzeko helbide batzuk:

Astronavarra
Astronomy 2009
Berde Berdea
Kutxaespazioa

Wednesday, January 21, 2009

DBH 3: Natura. Erreakzio Kimikoak

Ea gustuko duzuen hirugarren mailakoek EKUAZIO KIMIKOEN inguruan egindako bideoa. Bertan hainbat molekulen sorrera antzeztu dute.

Tuesday, January 20, 2009

DBH 4: Biologia. Ekosistemak.


Ekosistemen gaiaren laburpena egiteko ikusi zer aurkitu dudan interneten. Elhuyarkoen jarduera bat da eta benetan oso baliogarria lehenengo txosten guztiaren laburpena egiteko.

Klikatu irudian eta ea nola egiten dituzun bertan proposaturiko ariketak.

Monday, January 19, 2009

DBH 4: Biologia. Elika kateak

Ondoko izaki bizidunak erabiliz (klikatu argazkiaren gainean hobeto ikusteko) osa ezazu elika sare bat. Badituzu bertan amanita, hirusta, sugegorria, sagua, arranoa eta barraskiloa.
Ea zenbatekoa den osa dezakezun elika katearik luzeena.



Thursday, January 15, 2009

DBH 4: Biologia. Ziklo biogeokimikoak

Karbonoaren, nitrogenoaren eta fosforoaren ziklo biogeokimikoak aztertu ditugu azken klaseetan eta honen inguruko ariketa bat dakartzuet blogera.
Chincha irlak oso garrantzitsuak bihurtu ziren XIX mendean; pentsa zenbateraino, gerra ere sortu zela irla hauen jabetza zela eta.
-Non daude Chincha irlak?
-Zergatik izan ziren garrantzitsuak?
-Zeintzuen artean sortu zen gerra?
-Zer ikusten duzu irudian?

Wednesday, January 14, 2009

DBH 4: Newtonen legeak


Interneten murgildu eta hara non aurkitu dudan Icarito Multimedia orrialdean Newtonen legeen inguruko animazio ulergarria. Ea gustuko duzuen.

Friday, January 9, 2009

DBH 2: Matematika. zatikiak

Zatikiekin ariketak egiten ari gara eta ea gai zareten matematicasies.com orrian aurkitu ditugun zatikien ariketa hauek egiteko.
MatemáticasIES

Wednesday, January 7, 2009

DBH 4: Biologia. Segida ekologikoak

Segida ekologikoak ikusi ditugula eta, azterturiko kontzeptuetako bat klimaxa izan da. Begira ezazu ondoko argazkia eta esan ezazu ekosistema hori klimaxera heldu den ala ez, eta zergatik. Argazkian daukazuna Zarauzko hondartza da, itsasbehera garaian.