DBH3n zelula ematen ari gara eta ameba eredutzat hartuta zelularen bizi funtzioak antzeztu ditugu: mugitu (erlazionatu), elikatu eta ugaldu. Antzerkitxo hau egiterakoan DBH4koek lagundu digute. Ea egindakoa gustoko duzuen...
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, March 31, 2009
Wednesday, March 25, 2009
DBH 4: Mate. Problemak.

b) Aintzane eta Josu ama eta semea dira. Gaur egun Aintzaneren adina Josurenaren zazpikoitza da, baina mende laurden barru Aintzaneren adina Josuren adinaren bikoitza bakarrik izango da. Zein urtetan jaio zen bakoitza?

c) Taberna batean lan egiten dut eta bertan solomo eta xerra bokatak egiten ditugu. Horretarako gaur hiru kilo solomo eta bi kilo xerra erosi ditut harategian eta erosketa 13 euro kostatu zait. Atzo bi kilo solomo eta hamar kilo xerra erosi nituen eta bikoitza kostatu zitzaidan. Zenbat balio du produktu bakoitzaren kiloak?
Monday, March 23, 2009
Berria: Urpeko sumendiaren eztanda.
Ozeanian dagoen Tonga isla multzoan sumendi batek eztanda egin zuen larunbatean. Ur azpiko sumendia bazen ere irudi espektakularrak ikusi ahal izan ditugu. Ez da tsunamirik sortu eta horri esker ez da tragediarik egon. Hona hemen bideo txiki bat.
Tuesday, March 17, 2009
Berria: Kepler zunda

Keplerrek Lurraren antzerako planeta harritsuak bilatuko ditu Esne Bideko eremu urrun batean. Planeta horietan ura aurkitzen saiatuko da, ura ezinbestekoa baita bizitza sortzeko. Arduraduna den Ed Weiler-ek dio "unibertsoan bakarrik gaude ala badago bizitzarik beste inon?" galderari erantzuteko tresna baliagarria izango dela Kepler zunda.
Kepler bi hile barru hasiko da informazioa bidaltzen, eta 100 mila izarren inguruan biratzen duten exoplanetak aztertuko ditu hiru urte t'erditan zehar.
Gai honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, irakur itzazu ondoko artikuluak:
Posible dira beste mundu batzuk (Berria)
La misión de Kepler aclarará si planetas como el nuestro son comunes en el universo (La Vanguardia)
Mission update: Kepler (NASA television)
DBH 3: Natura. Zientzialari ezkutua.
Aurten betetzen dira 75 urte zientzialari ospetsu bat hil zela. Bere ikerketak zelulen inguruan egin zituen eta hainbesteko garrantzia izan zuen Nobel saria eman ziotela. Mundu mailako fama Berlinen izandako kongresu batean hartu zuen. Bertatik itzulita zera esan zuen: "Cuando un aragonés se decide a tener paciencia, que le echen alemanes". Baina... :
a) nor izan zen zientzialari hau?
b) non jaio zen? (herria eta probintzia)
c) zein zelula mota aztertu zituen?
d) zein urtetan eman zioten Nobel saria?
e) urte berean gure protagonistarekin batera beste zientzialari bati ere Nobel saria eman zioten. Nori?
f) bigarren zientzialari honen omenez zelularen osagai bati bere izena jarri zitzaion. Zein da osagaia eta zein da bere funtzioa?

Thursday, March 12, 2009
DBH 3: Natura. Zelularen osagaiak

Hona hemen zelularen osagaiak agertzen dituen animazioa. Bertan dagoen informazioaz baliatuz erantzun itzazu ondorengo galderak:
- Zein zelula mota da? Zergatik?
- Zein sustantzia da zelulari energia gehien ematen diona?
- Non sintetizatzen dira proteinak?
- Kromosoma bakoitzean zenbat ADN molekula daude?
Tuesday, March 10, 2009
DBH 2: Natura. Energia iturriak (2)
Bila ezazue energia berriztagarrien inguruko informazioa.
- Zein motatako energia berriztagarriak daude? Aipatu gutxienez lau.
- Azal ezazu aipatu dituzun energia mota guztien funtzionamendua.
- Zein da gutxien kutsatzen duen energia?
- Zein da energia gehien sortzen duena?
- Espainiar estatuan energiaren zein portzentai suposatzen du energia mota bakoitzak?
- Energia berriztagarrien artean zeintzuk daude gure inguruan (Araban eta Nafarroan)? Zein herritan konkretuki?

Monday, March 9, 2009
DBH 4: Biologia. Aral itsasoa

Ondorioz Aralkum basamortua sortu da lehen lakua zegoen tokian eta bereziki hunkigarriak dira garai batean arrantzale herria zen Moynaq-eko irudiak:

Begiratu animazio hau ere: Aralsee
Tuesday, March 3, 2009
DBH 3: Natura. Bizidunak: Sarrera

Ondorioz bila itzazu bizidun hauen euskarazko eta gaztelerazko izenak, eta bakoitza nola ugaldu eta elikatzen den.
Amoeba proteus

Araneus diadematus
Arion rufus
Bufo bufo
Equus asinus
Eubalaena australis
Castanea sativa
Coccinella septempunctata
Dicranum scoparium
Drosera rotundifolia
Escherichia coli
Hedera helix
Lactarius deliciosus
Lophius piscatorius
Macrolepiota procera
Myotis myotis
Mytilus edulis
Paramecium sp.
Pteridium aquilinum
Pulex irritans
Quercus robur
Recurvirostra avosetta
Salmo salar
Streptococcus sp.
Taraxacum officinale
Treponema pallidum
Urtica dioica
Vipera aspis
Subscribe to:
Posts (Atom)