Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, September 30, 2009

DBH 1 Natura. In the beginning

Unibertsoaren sorrera ikasten ari gara eta hemen duzue unibertsoaren eta biziaren sorrerari buruzko ideia berezia ematen duen bideotxo bat. Ea gustoko duzuen...

Monday, September 28, 2009

DBH1: Natur Zientziak. Ostadar.net ezagutzen

Gaurkoan ostadar.net ezagutzeko tartetxo bat hartuko dugu. Hubble teleskopioaren inguruko ariketa da. Azal ezazue zuen hitzez nola funtzionatzen duen Hubble teleskopioak.



Ondoren jarrai ezazu honako bide hau:
1) Ostadar.net (aurreko ariketan gelditu zareten orrialdea)
2) "gehiago jakiteko" orrialdea.
3) Telescope
4) Wikipediako artikulua euskaraz
5) Hubble teleskoopioari eskainitako ESAren webgunea
6) Educational corner
7) Images

Bila itzazue ondorengo irudiak: galaxia kiribila, Marte, Karramarroaren nebulosa (Crab Nebula), Sirius izarra, Tempel kometa, Artizarra eta galaxia barradun bat.

Monday, September 21, 2009

DBH 2: Matematika tailerra. Zenbakiak

Hemen duzue euskaldun errotariek erabiltzen zituzten zenbakien inguruko ariketa bat. Beha itzazu ongi azalpenak eta egin itzazu Patxi errotariak planteatzen dizkizun ariketak eta galderak. Horretarako klikatu ezazu irudiaren gainean.

Tuesday, September 15, 2009

DBH 1 Teknologia: Erremintak

Hona hemen hainbat erreminten irudiak. Bakoitzari buruzko informazioa bilatu behar duzue, hiru galdera hauek erantzunez:
- zein da beraien euskarazko izena?
- zertarako erabiltzen dira?
- aukeratu zortzi multzo hauen artean zein motatakoa den bakoitza:
1) oratzeko erreminta
2) deformazio eta moldaketarako erreminta
3) higatzeko erreminta
4) muntaia eta desmuntaiarako erreminta
5) zulatzeko erreminta
6) ebakitzeko erreminta
7) neurketarako eta marraketarako erreminta
8) lotzeko erreminta

A









B



C





D



E






F








G











H







I








J





K








L





M






N




O





P





Q






R


S







T