Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, December 29, 2009

DBH 1; Natura. Ura gure planetan.

Liburuko 14. jarduerarekin loturiko bideoa duzu hemen.


Monday, December 21, 2009

DBH 1: Natura Aldaketa klimatikoa (eta 5)

Tuvalu aipatu genuen baina gertuago badaukagu beste adibide bat ere: Venezia. Ikusi ikusi nolako argazkia...

Tuesday, December 15, 2009

DBH 2: Matematika. Ekuazioak. Problemak.

1) Ama batek bere semearen adinaren hirukoitza gehi bi urte dauzka, eta bien adinaren batura 66 da. Kalkula ezazu bakoitzaren adina.

2) Patxi, Peru eta Pello perretxikotan joan dira. Patxik Peruk baino hiru gehiago hartu ditu eta Pellok Peruk baino bi gutxiago. Etxera itzultzean tortilla ederra egin dute batutako 43 perretxi- koekin. Zenbat batu ditu bakoitzak?


3) Triangelu isoszele baten itxurako baratza dauka osaba Txominek. Oinarriak, berdinak diren aldeak baino 20 metro gutxiago ditu. Kalkula ezazu:
a) Alde bakoitzaren neurriak jakinik perimetroa 220 metrotakoa dela.
b) Baratza hesitu nahi du eta bi metro bakoitzeko makila bat sartuko du. Zenbat makila erabili beharko ditu alde bakoitzean eta guztira?
c) Makila bakoitzak 1'5 € balio ditu eta inguratzeko alanbreak 0'3 metro bakoitzeko. Zenbat diru gastatuko du guztia hesitzen?


4) Joxantonioren adina zein den jakin nahi dugu. Badakigu daukan adinaren erdia bete zuen egunean unibertsitatean ikasten bukatu zuela, ondoren adinaren herena lanean egon zen baina orain bederatzi urte daramatza lanik gabe. Zein da Joxantonioren adina?

Friday, December 11, 2009

DBH 1: Natura. Aldaketa klimatikoa (4)

Berotegi efektua eta ozono geruzaren zuloa aztertu ondoren orain euri azidoaren txanda da. Begira itzazue lau argazki hauek (klikatu argazkietan hobeto ikusteko).

Lehenengo argazkian euri azidoa nola sortzen den ikusten da.
Bigarren argazkian euri azidoaren eragina baso batean.
Hirugarren argazkian euri azidoa jasan duen hosto bat hosto normal batekin konparatuta daukazue.
Laugarren argazkian euri azidoaren presentzia Europan.




.
.
.
,
,





Wednesday, December 9, 2009

DBH 1: Natura. Aldaketa klimatikoa (3)

Berotegi efektua ikusi ondoren ozono geruzaren zuloa aztertu dugu. Jadanik badakigu Antarktika aldean dagoela zuloa, baina zein tamainatakoa da? eta zela joan da handitzen denborak aurrera egin ahala? Horretarako animazio bat aurkitu dut wikipedian. Klikatu hemen.

Tuesday, December 8, 2009

DBH 1: Natura. Aldaketa klimatikoa (2)

Hona hemen berotegi efektuaren inguruko animazio bat. Idatz ezazu naturako koadernoan bertan azaltzen dena, zure hitzez.

Friday, December 4, 2009

DBH 1: Natura. Aldaketa klimatikoa (1)

Klasean atmosferaren kutsaduraren atala aztertzen ari gara eta lehenengo berotegi efektuaren sorrera eta ondorioen inguruko hausnarketatxoa egin dugu. Ondorioetako bat poloetako izotzen urtzea dela ikusi dugu eta Google Earthen "Tuvalu" aurkitu eta behatzeko eskatu dizuet. Google Earth ez daukazuenentzako hona hemen Tuvaluren pantailazo batzuk (klikatu argazkian haundiago ikusteko).
Irakur ezazue era berean wikipediak Tuvaluren inguruan daukan informazioa. Asteazkenean klasean komentatuko dugu ikusitakoa.

Tuesday, December 1, 2009

DBH 2: Mate Tailerra. Euriborraren bilakaera

Etxeak erosteko mailegua eskatzerakoan, banketxeak dirua ematen digu baina interesekin itzuli behar izaten diogu. Interesak hilabetero birkalkulatzen dira eta normalean Euribor izeneko indizea erabiltzen da horretarako, hori da Alazneren kasua. Alaznek hilabeteroko kuotari Euriborraren indizea + 0'50 gehitu behar izaten dio.
Olaiak berriz tratu berezia egina du banketxearekin eta berak interes finko bat lortu du, 3'20koa.

Klikatu hemen Euriborraren azken bost urteotako bilakaera ikusteko.

a) Kontutan izanik biek 2008ko urtarrilean eskatu zituztela maileguak nori atera zaio hobeto?

b) Zein izan da Euriborrak 2005eko urtarriletik izan duen balio txikiena? eta zein altuena?

c) Zein izan da Euriborraren batazbestekoa tarte horretan?

d) Zenbat hilabete egin ditu batazbestekoaren gainetik? eta zenbat azpitik?