Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, March 31, 2010

DBH 1: Natura. Harrien gaiaren eskema

Barkatu pixka bat berandutzeagatik, baina hemen duzue agindu bezala harrien gaiaren inguruko eskema. Klikatu irudietan handiago ikusteko.
Ikasi baina ondo pasa oporretan ere, bale? Oporrak horretarako dira eta.



Tuesday, March 23, 2010

DBH 1: Natura. Mohs-en gogortasun eskala

Hemen dituzue Friedrich Mohs izeneko geologo alemaniarrak 1822an asmatu zuen eskala bereziaren oinarri diren mineralen irudiak.

Mohs-en gogortasun eskala:
1 - Talkoa
2 - Igeltsua
3 - Kaltzita
4 - Fluorita
5 - Apatitoa
6 - Feldespatoa
7 - Kuartzoa
8 - Topazioa
9 - Korindoia
10 - Diamantea

Jar ezazu kurtsorea irudien gainean bakoitza zein den zein jakiteko (azpian azalduko da). Haundiago ikusteko berriz klikatu irudian.


















Monday, March 15, 2010

DBH 2: Matematika. Europako nazioak

Hona hemen Europan dauden hainbat estaturik gabeko nazioen banderak. Egin itzazu taula bat eta grafika bat banderen kolore kopuruarekin. Ondoren kalkula ezazu kolore kopuruen moda, mediana eta batazbestekoa.



- Zein bandera ezagutzen zenituen?
- Zein bandera gustatu zaizu gehien?

Thursday, March 4, 2010

DBH 1: Natura. Euskal Herriko paisaiak

Hona hemen J.M. Galparsorok Euskal Herriko paisaien inguruan egindako montajea. Ea gustoko duzuen.