Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Saturday, April 24, 2010

DBH 2. Mate tailerra. Liburu zientifikoak

Hona hemen zientziaren historia eta ikuspuntua erabat aldatu duten lau liburu (klikatu irudian handiago ikusteko).
Esan ezazu bakoitzari buruz:
- Izenburua (benetakoa eta euskarazkoa).
- Idazlea.
- Non argitaratu zen eta zein urtetan.
- Zein zientziari loturik dagoen (baten batek arlo asko hartuko ditu)
- Zergatik den hain garrantzitsua.
- Liburu horretan idatzitako gauzek oraindik balio al dute?

Sunday, April 18, 2010

DBH 2: Matematika. Itzuliko etapa

Hona hemen Haimar Zubeldia txirrindulariak Euskal Herriko itzulian irabazi zuen etaparen profila eta uneoro eraman zuen abiaduraren gorabeherak. 125. kilometroan tropeletik ihes egin zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara. Irudia handiago ikusteko egin ezazu klik bertan.


Ariketak:

1) Lehenengo tarteko helmugan sprintatu egin duela uste duzu? Eta bigarrenean?
2) Zein tartetan joan da lasaien?
3) Zein unetan hartu du abiadurarik handiena? Eta zenbateko abiadura izan da?
4) Zein izan da abiaduraren igoerarik handiena? Zenbateko igoera izan da?
5) Zein izan da jarraian igo behar izan duten mendirik handiena? Eta zenbateko altuera igo dute tarte horretan?
6) Begiz ikusita, esan ezazu etapa honetan zenbateko distantzia ibili duten zure ustez (gutxi gora behera, noski).
7) Egunkarirako etaparen kronika idazteko eskatu dizute. Aurrez erantzundako galderak erabil ditzakezu zure kronika idazteko. Kontatu zer gertatu den, nolakoa izan den etapa eta une bakotzean nolakoa zen txirrindulariaren abiadura (eta zergatik). Imaginazioa erabili ezazu hutsuneak betetzeko.

Friday, April 16, 2010

DBH 2: Mate Tailerra. Zientzilariak (2)

Ondorengo zientzilariei buruzko aurkezpen bat prestatu behar duzue (Open Office aurkezpena, PowerPoint, Google Docs... erabiliz). Hemen daukazue zientzilarien zerrenda bat. Kolore bakoitzeko bana aukeratu:




Demokrito
Aristoteles
Nicolae Copernico
Galileo Galilei
Dmitri Mendeleyev
Gregor Mendel
Hipatia
Bingen-go Hildegarda
Marie Curie

Monday, April 12, 2010

DBH 2. Mate Tailerra. Zientzialariak (1)

Hona hemen bi matematikari handi. Bila itzazu bakoitzari buruzko honako datu hauek:

1) Izen osoa.
2) Jaioterria (Herrialdea eta herria).
3) Non bizi izan zen.
4) Jaiotze data eta heriotza data.
5) Nolako osasuna zeukaten umetan?
6) Egin zituen ikasketak.
7) Idatzi zuen liburu nagusia.
8) Bere garaian famatua izan zen?
9) Zergatik da garrantzitsua matematikaren historian?
10) Nork esan zuen "cogito ergo sum" eta zer esan nahi du esaldi honek (euskaraz, noski)?

Sunday, April 4, 2010

DBH 1: Teknologia. Ikasleen zubiak

Hemen dituzue DBH 1 A eta B gelako ikasleek Teknologia tailerrean egin dituzten zubiak. Ea zer iruditzen zaizkizuen...



Thursday, April 1, 2010

Berria: Hominido berria Siberian?

Errusiar ikerlari talde batek 2008an Siberiako leize batean neanderthal baten hatz hezur bat aurkitu eta jaso egin zuen. Urte eta erdian zehar haren ADNa sekuentziatu dute Alemanian eta sorpresa izugarria izan dute, ez baita neanderthala. ADNak nahikoa diferentzia badu gure eta neanderthalen ADNarekiko, eta ondorioz garai berean bizi izan zen hominido berezi bat izan daitekeela ondorioztatu dute.
Gehiago jakiteko irakur ezazue EuskalNatura.net-en datorren artikulua, edo bestela Nature aldizkariko (ingelesez) artikulua.