Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, September 29, 2011

DBH 1: Natura. Aurtengo eklipseak

Aurtengo ikasturtean bi eguzki eklipse eta bi ilargi eklipse izango ditugu, baina hauetariko bakarra ikusi ahal izango dugu Europan, abenduaren 10eko ilargi eklipse totala hain zuzen ere.

2011ko azaroaren 25ean: Eguzki eklipse partziala. Antarktikan ikusiko da.
2011ko abenduaren 10ean: Ilargi eklipse totala. Europan ikusiko da.
2012ko maiatzaren 20an: Eguzki eklipse totala. Txinan eta Estatu Batuetan ikusiko da.
2012ko ekainaren 4ean: Ilargi eklipse partziala. Australian ikusiko da.

Hona hemen eklipseen irudi batzuk:
- Eguzki eklipseen irudi ikusgarriak
- 2007ko martxoaren 3ko ilargi eklipsea

Thursday, September 22, 2011

DBH 1: Natura. Ilargiaren faseak

Hemen duzue hilabete batean Lurretik ilargia nola ikusi zen agertzen duen animazioa. Konturatu zaitezte ilargiaren translazioan zehar nola txandakatzen diren aldiak eta nola beti ilargiaren aurpegi bera ikusten dugun.
* Klikatu irudian animazioa ikusteko.

Tuesday, September 20, 2011

DBH 1: Natura. Unibertsoaren osagaiak

Hiruhileko hau Unibertsoa aztertzen hasi dugu. Hemen duzue unibertsoaren osagaiak azaltzen dituen bideoa. Ondo etorriko zaigu ikusitakoa errepasatzeko.















Baduzue beste bideotxo bat ere unibertsoko astroen tamainak konparatuz. "Handia al da gure ilargia?" du izenburua. Zuek zer uste duzue, handia dela gure ilargia ala ez? Klikatu irudian.



Saturday, September 17, 2011

Berria: Uranioa jaten duten bakterioak

Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian irailaren bostean argitaraturiko berri hau kutsadura erradiaktiboa sahiesteko pausotzat har daiteke.

Bakterio batzuek, tartean Geobacter sulfurreducens-ek, inguruan dituen metalak erreduzituz lortzen du energia. Baldintza konkretuetan, bakterioek piliak garatzen dituzte (mintzeko luzakinak) eta beraz uranioa prezipitatzen dute zelulan barneratu beharrik gabe. Uretan disolbaturik dagoen uranioa erreduzitzerakoan, honek solubilitatea galtzen du ur hondora prezipitatuz.

Proceedings of the National Academy of Sciences

Thursday, September 15, 2011

MGZ: Metodo Zientifikoa

Hona hemen metodo zientifikoa lantzeko ariketatxo bat.
Planteaturiko egoera bakoitzarekin galdera egokia formulatu, hipotesiak zerrendatu eta hipotesi bakoitza baieztatu edo baztertzeko froga egokiak diseinatu. Hauek dira egoerak:
1) Telebistako mandoaren botoi gorriari eman diot baina telebista ez da piztu.
2) Josuk gidatzen duen tranbia egunero nire geltokitik pasatzen da 8:15tan. Nire erlojuan 8:15 dira baina tranbiarik ez da ageri.
3) Olentzerori zapatila berriak eskatu dizkiozu. Gabon gauean zure opariaren kutxa ireki, eta hau sorpresa! Galtzerdiak zeuden barruan!
4) Ordenagailuan "M" tekla sakatu dut baina pantailan "W" hizkia azaldu da.
5) Moskutik duela 10 egun bidali nuen postala ez da oraindik etxera iritsi.
6) Goizean kamiseta garbitu eta lehortzen utzi duzu zintzilikatuta. Arratsaldean jasotzera joan zarenean oraindik bustita dagoela konturatu zara.

Tuesday, September 13, 2011

Berria: "Super Lurra" bizi-eremuan aurkitua

Genevako unibertsitateko Michel Mayorrek Wyomingen egiten ari den Extreme Solar Systems II konferentzian 55 planeta berri aurkeztu ditu, horien artean 19 Lurraren antzekoak. Berak dioenez "aurkitu ditugun eguzkiaren antzeko izarretatik %40a edo gehiagok badute gutxienez Saturno baino txikiagoa den planeta bat".

Txileko cerro La Silla behatokiko HARPS (High Accuracy Radial velocity Planet Searcher) teleskopioak aurkitu ditu planetok eta jadanik 155 exoplaneta aurkituak baditu. Aurkituriko 19 Super-Lurretatik (Lurraren tamaina eta hamakoitzaren artekoa) HD 85512b planeta da interesgarriena (Gliese 370b izenaz ere ezagutzen dena) , Lurra baino 3'6 aldiz haundiago baino ez baita eta gainera izar sistemaren bizi-eremuan aurkitzen baita, honek esan nahi du ura egoera likidoan aurkitzeko tenperatura egokia izango duela.

NASAren Kepler espazio teleskopioaren eta Europarren HARPS teleskopioaren artean lasterketa abiatu da Lurraren antzeko planetak aurkitzeko.

Science aldizkariko artikulua (ingelesez)
Wikipediako artikulua (gazteleraz)