Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Saturday, April 28, 2012

Friday, April 27, 2012

MGZ: Google-ren betaurrekoen proiektua

Teknologia berrietaz ari garela, hemen duzue Googleren azkenengo egitasmoa. Oraindik ez da posible baina bidea jadanik markatua dago. Project Glass izena du egitasmoak eta funtsean betaurreko berezi batzuk dira. Ea zer iruditzen zaizuen.

DBH 1: Natura. Nahasketak













Hemen duzuen bideo honetan zazpi nahasketa desberdin ikusiko dituzue. Esan ezazue bakoitzari buruz:
- zein osagai nahasten dira?
- materiaren zein egoeratan dago osagai bakoitza?
- nahasketa homogeneoa ala nahasketa heterogeneoa da?
- gehitu diren elementuak urarekiko dentsoagoak dira ala ez?

DBH 1: Natura. Dentsitatea

Hona hemen dentsitatearen inguruko animazio polita. Bertan pixka bat saltseatuko dugu, aurrez ikasitako kontzeptuak bergogoratzeko.
Animazioa AlaitzNatura blogean aurkitu dut. Klikatu irudian.

Thursday, April 26, 2012

MGZ: Teknologia berriak. Laburpenak

Hemen daude hiruhileko honetan egin dituzuen lanen laburpenak.

APPLE
Enpresa, 1976an sortu zuten Steve Jobs eta Steve Wozniak, eta gaur egun 120 herrialde baino gehiagotan daude salgai bere produktuak. Denbora gutxi pasatu ondoren, beraiek Apple I egin zuten, historiako lehenengo ordenagailu pertsonala. 1976an, lortutako diruarekin, Apple Computer enpresa fundatu zuten, eta Jobs-ek, Apple izena jarri zion, berak lan egin zuelako sagar errekolekto moduan.
iPod: Apple-ek garatutako multimedia erreproduzigailua da. Lau mota daude: iPod classic ,iPod touch, iPod nano eta iPod shuffle.
iPhone: Apple konpainiak disenaitu eta saltzen duen multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoen telefono mugikorra da.
Ipad: dispositibo elektronikoa da, tablet motatakoa. Dispositiboa smartphone eta portatilen arteko funtzioak bete ditzake. Diseinatuta dago liburu elektronikoak erabiltzeko, egunkariak irakurtzeko, Internetetik bidaiatzeko eta pelikulak hor ikusteko.

INTERNET
ZER DA? Internet mundu osoko sare birtual handiena da. Honetan biltzen da informazio handiena eta honen bitartez sortu izan dira aurkikuntza handiak eta larpurketa oso latzak. Hau da, internet datuen xurgatzaile handia da eta baita emaile handiena
INTERNETEN ERAGINA: GIZARTEAN: Internet baita sortu du komunikabide azkarrena eta fidagarrienetako bat, honek loturak sortu ditu herrialde askoren artean eta baita ezagutzaren gune bihurtu da,jadanik, kultura guztien ezagutzak bertan daude azalduta. IKASKETETAN: Internetek ikaslearen lana asko erraztu du ; orain informazioa ez da bilatzen entziklopediatan eta ez kopiatzen, bakarrik kopiatzearekin balio du ordenagailuan…
GAUR EGUN ETA GUDA AURREKO MUNDUA INTERNET BARIK: Jendea ez da bizitzen lehen bezala, gaur egun tuenti-tik geratzen da edo facebook-tik eta baita smartfonak interneten menpe daude jadanik jaitsitako aplikazio gehienak interneten beharra behar dutela: tuenti movil, facebook…. Birraitonen garaian ez zuten ezta telebistarik, eta geratzen ziren beti leku berdinetan eta ordu beretan. Eta ez ziren jolasten kontsolekin ezta ordenagailuekin denbora irauten zuten irakurtzen eta marrazten baita lagunekin zeudenean errenkara jolastuz, kaniketan…

NANOTEKNOLOGIA
Gaur egun, oro har, bi definizio erabiltzen dira. Alde batetik, materia eskala nanoskopikoan kontrolatuz (molekulen tamainan, alegia) materialak, gailuak eta sistemak egiteko gaitasuna da nanoteknologia. Bigarren definizioaren arabera, materiak maila horretan dituen propietateak eta fenomenoak ustiatzea da.
Teknologia mota berria honek bi aplikazio nagusi dauzka: elektronika eta medikuntza.
Elektronikan hainbat gailu berri txiki eta oso azkarrak fabrikatuko dira eta dagoeneko asmatuta dauden gailu berreen (ordenagailuen, irratien...) tamaina eta eraginkortasuna hobetu egingo da.
Medikuntzan lortu nahi dena da diagnostiko azkarragoak eta zehatzagoak egitea, eta botikek maila zelular batean eragitea. Horrela alboko efektuak desagertuko lirateke eta gaixotasun gehienentzat sendabidea aurkitzea.

ROBOTIKA 
Robotak automatikoki atazak burutzen dituzten gailu elektroniko eta mekanikoak dira. Roboten arkitekturaren arabera bost mota daude:
• Poliartikulatuak
• Mugikorrak
• Androideak
• Zoomorfikoak
• Hibridoak
RoboCup 1997 sortutako proiektu internazional bat da. Roboten lehiaketa autonomoaz baliatuz inteligentzia artifizialaren irakaskuntza eta ikerketak sustatzeko sortu zen.

GOOGLE APPS 
Google Apps Rajen Seth ideiatutako doako zerbitzua bat da, aplikazio independenteak dituena. Hiru edizio mota daude: Standard, Education and Business.
-Gmail dohaineko posta zerbitzua da eta haren aurrerapen teknologikoengatik eta haren kapazitateagatik famatu bihurtu zen.
-Google Calendar Gmailekin erabiltzen den agenda eta egutegi online bat da, zein Google Account-a behar du.
-Google Talk Skype moduko bat-bateko mezularitza aplikazioa da, Gmailekin bakarrik erabiltzen dena.
-Google Docs dohainiko kalkulu orria da, web-an dokumentuak sortzeko eta online partekatzeko erabiltzen dena. -Google Sites webgune berriak modu errazean eratzeko aplikazioa da.
-Google Maps eta Google Earth online mapa zerbitzua da, mundua sateliteek ateratako argazkien bidez ikustea ahalbidetzen duena.
-Google Latitude SmartPhone erabile batek bere kokapena edo besteena jakiteko aplikazioa da.

HIKIKOMORI 
Fenomeno soziologiko honek literalki “gizartetik at geratzea” esan nahi du. Duela gutxi Japonen sortu zen.
Hikikomori gehienak gazteak eta gizonezkoak dira,20 eta 30 urte bitartekoak. Japonen 10 gazteetatik 1ek egoera hau jasaten du, guztira milioi bat izanik. Hala nola gero eta fenomeno hedatuago dago, batez ere herrialde garatuetan. Gizarte presioa saihesteko erabat isolatzen dira eta mundu birtual bat eraikitzen dute ordenagailuekin. Isolamenduak beste pertsonenganako harreman gaitasuna galduarazten die. Bizitza erabat desegonkortzen zaie. Familian hikikomori bat izateak barne arazo batean bihurtzen da, askotan lotsagarria izanez.
Gizarte presioaren beldurra askotan amorruan bilakatzen da; portaera bortitz batera eramanez,adibidez:
-2000 urtean hamazazpi urteko Hikikomori batek autobus bat bahitu zuen eta bidaiari bat hil zuen.
-Beste batek gazte bat bahitu zuen bederatzi urtez.
Orain arte ez dute aurkitu tratamendu eraginkorrik.Zoritxarrez gizarteak hikikomoriak baino gaixoago dago.

ETXE INTELIGENTEAK
NONDIK DATOR DOMOTIKA? Etimologikoki domotika domo (domestiko) eta tika (robotika) hitzetatik dator.
ZERTAN DATZA DOMOTIKA? Domotika etxebizitzen tresnak automatizatzean eta sistema bakar batean biltzean datza.
DOMOTIKAREN HELBURU NAGUSIAK: ·Etxebizitzako kontrolgunea zentralizatzea. · Bezeroari energia aurreztea ikusarazi. · Etxeko lanak erraztea eta seguritatea areagotzea.
ETXE INTELIGENTEEN FUNTZIOAK:
• Automatizazioa
• Argiztapenaren kontrola
• Klimatizazioaren gestioa
• Seguritate teknikoa
• Arrotzen sarrera detektatu egiten du
• Pertsonen segurtasuna
• Komunikazioa

INTERNET 2.0
DEFINIZIOA: Web 2.0 O'Reilly Media enpresak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da.
ZERTARAKO BALIO DU WEB 2.0?
• Komunitateak eta sare sozialak garatzeko.
• Multimedia aplikazioak hobeto erabiltzeko.
• Informazio leku gehiago izateko.
• Gure edukiei izena ipintzeko.
Web2.0-ko erremintak:
Blog : ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da.
Wikia : bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira.

TEKNOLOGIA BERRIEN KALTEAK PERTSONENGAN
Teknologia berrien erabilera desegokiaren ondorioz, pertsonengan “Gaixotasun teknologikoak” deiturikoak diagnostikatzen hasi dira medikuek. Hauek dira gaur egun ezagunenak direnak:
- Ordenagailuaren ikusmen-sindromea.
- Bibrazio fantasmaren sindromea.
- Nerabeen loezina.
- Hidradenitis Palmar.
- Ordenagailu eramangarrien jarrera.
- Mp3-aren kaltea.
- Gadget-en kontrako hatz lodia.
- CrackBerry-aren menpekotasuna.
Teknologia berrien kalteak saihesteko, ohitura batzuk aldatu ditzakegu. Dena den, arazoa ez dago teknologia berrietan, baizik eta guk teknologia hauek erabiltzeko daukagun moduan.

GRAFENOA 
Karbonozko materiala da. Molekulak hexagonalak dira eta bi dimentsioko planoan daude.
2004an Andre Gleim eta Konstantin Novoselov ikerlariak grafenozko ikerkuntza batekin fisika nobel saria irabazi zuten.
Propietate bereizgarrienak: autohozketa, altzairua baino 200 aldiz erresistenteagoa, konduktibitate altua, oso arina, fotoboltaikoa da (eguzki panelak egiteko), ia guztiz gardena da eta helioaren dentsitatea du.
Trantsistore garbiak egiteko balio du.
Etorkizun handiko materiala da. Pantalla txikiak egiteko balio du. Ezin dugu jakin zer gehiago egingo duen.

SARE SOZIALAK
Sare sozialak gizarte egiturak edo web bidezko topaguneak dira. Honako hauek adiskidetasunari, senidetasunari, interes komunei edo partekatutako ezagutzari lotuta daude; eta harreman mota bat edo gehiago lotzen diren taldeak osatutako egiturak dira. Denboran zehar, hainbat eragin izan dira gizarte sareak sortzeko mugitu egin diren hariak. 1997tik gaur egun arte, interes berdinak dituzten pertsonak jasotzeko leku bat diseinatzea izan da helburu.
Facebook: Mark Zuckerbergek sorturiko gizarte-sare zerbitzu bat da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortua izan zen hasiera batean, baina orain mundu guztiari irekia dagoen sare bat da. 2010ean euskarazko bertsioa martxan jarri zen.
Twitter: gizarte-sare eta microblogging zerbitzua da, bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin, SMS, bat-bateko mezularitza, Twitterren webgunea edo Twitterrific bezalako aplikazioen bidez.
Tuenti: Gazteei zuzendu eta web 2.0an oinarritutako gizarte-sare zerbitzu bat da. 13.000.000 kide baino gehiago ditu.
Sare sozialak onurak dituzte; baina baita ere arriskuak, eta kontu handiz ibili behar gara.

Monday, April 23, 2012

MGZ: Teknologia berrien lanak

Teknologia berrien inguruko lanen aurkezpenak izan ditugu azken egunotan. Teknologia berriek ordea ez digute asko lagundu eta hainbat bideo ikusteko arazoak izan ditugu. Hemen dituzue beraz:
Nerea, Ania eta Estiren bideoa.
Domotica
Pablo, Ander eta Imanolen bideoa.
Future Applications of Graphene
Honetaz gain, hemen duzue ZuriƱe, Alexandra eta Leyreren aurkezpena ere.

Thursday, April 5, 2012

DBH 1: Natura. Lehiaketa (5)

1) Izotz zati hau erraldoia da eta izugarri pisatzen du, baina hala ere ez da uretan hondoratzen. Zergatik?















2) Gaua hotza izan bada ere ez du euririk egin. Orduan zergatik dago amarauna bustita?

Wednesday, April 4, 2012

Monday, April 2, 2012

DBH 1: Natura. Materiaren egoera aldaketak

Hemen duzue aurrekoan klasean erakutsi nizuen argazkia. Bertan materiaren egoera aldaketak agertzen dira. Klikatu argazkian handiago ikusteko.