Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, February 28, 2013

DBH 3: Neurriak eta unitateak.

Bila itzazu ondorengo elementuen neurriak aipaturiko unitateetan:
1) Everest mendiaren altuera (oinetan)
2) Nautilusen bidaia (km-tan)
3) Soinuaren barrera (milia ordukotan)
4) Waco hirian gaurko espero den tenperatura maximoa (ºF-tan)
5) Brent barrilaren edukiera (galoietan)
6) RMS Titanic itsasontziaren masa (libratan)
7) Great Salt Lakeren azalera (milia karratutan)
8) DIN A4-ren luzera eta zabalera (hazbetetan)
9) Kontxako estropadetako ibilbidea (itsas miliatan)
10) New York Giants-en zelaiaren luzera eta zabalera (yardatan)
11) Vladimir Tkachenkoren altuera (oin eta hazbetetan)
12) Hamar euro (libera, dolar eta yenetan)


Friday, February 15, 2013

DBH 4: Bio. Munduko biomak.

Hemen dituzue munduan zehar ateratako 11 argazki. Bakoitza ikusi ondoren honako galdera hauei erantzun iezaiezue:

1) Zein biomari dagokio argazkia?
2) Zer nolako faktore abiotikoak ditu? (argia, ura, tenperatura...)
3) Faktore biotikoak:
    a) Espezie ugari ala oso gutxi dago?
    b) Nolakoa da landaretza? (Zuhaitz, zuhaixka, belarkara...)
    c) Zeintzu animalia bizi dira bertan?



Tuesday, February 12, 2013

MGZ: Chernobyl, alienazio eremua

Hemen duzue Chernobylen inguruko beste erreportai bat, oraingoan Jon Sistiaga erreportari ezagunak egindakoa. "Chernóbil, zona de alienación" izena du. Beñat Rodriguezek eman dit honen berri. Klikatu argazkian.


Thursday, February 7, 2013

DBH 4: Bio. Koloreak eta formak

1) Zein arazo izango lituzke poloetako hartz batek Iratiko basoan bizirauteko?
2) Zer dira eta zertarako balio dute kolore aposomatikoek? Jar itzazu hainbat adibide.
3) Egin ezazu marigorringoaren deskribapen fisikoa. Zein funtzio betetzen dute bere koloreek?
4) Zeintzuk dira gepardoaren eta lehoinabarraren arteko desberdintasun nagusiak?
5) Zergatik dira zebrak marradunak? Tigreak ere arrazoi beragatik al dira marradunak?

Tuesday, February 5, 2013

DBH 2: Mate. Lehen mailako ekuazioen problemak

1) Leire, Johann, Beatriz eta Manexek matematika azterketa egin zuten astelehenean eta gaur jaso dituzte notak. Leirek nota ona atera du, Johannek berriz hiru puntu gehiago lortu ditu. Beatrizek Leirek baino bi puntu gutxiago ditu eta azkenik Manexek Leirek baino puntu bat hobea lortu du. Guztien notak batuta 30 puntu izan badira, zein izan da bakoitzaren nota?
 
2) Etxetik 90 kilometrotara zaude eta ez duzu dirurik, beraz autostop egitea erabaki duzu. Gelditu den lehenengo autoan distantzia luzea egin duzu, bigarren autoan lehenengoan baino 15 kilometro gutxiago eta hirugarrenean bigarrenak baino 25 km gehiago, azkenean zure atarian utzi zaituelarik. Zein da auto bakoitzean aurreratu duzun distantzia?

3) Sagar kilo baten prezioa mandarina kiloaren prezioaren bikoitza baino euro bat gutxiago da. Gaur hiru kilo sagar eta lau kilo mandarina erosi ditut eta 17 euro ordaindu ditut. Zein da fruta bakoitzaren prezioa?

4) Sara eta Maitane ahizpak dira. Maitaneren adina Sararenaren herena baino lau urte gehiago da. Bien adinen baturak 24 urte ematen badu, zein da ahizpa bakoitzaren adina?

5) Hiru sagardo kupela ditugu, hirurak neurri berekoak. Lehenengo kupela erdiraino beteta dago, bigarren kupelaren herena baino ez dago beteta eta hirugarren kupelean 3/4a hutsik dago. Kupela bakoitzean gelditzen den sagardoa neurtu dugu eta 52 litro daudela ikusi dugu. Hau jakinik, zein da gure kupelen bolumena?