Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, December 15, 2014

Batxi 2: Lur. Ur kontinentalak.

Azter itzazue ondorengo argazkiak. Esan ezazue bertan ikusten dena, zein ezaugarri dituen eta nola sortu den.









Wednesday, December 10, 2014

MGZ: Enpresa energetikoak aztertzen.

Hemen dituzue hainbat Enpresa energetikoren logoak. Sar zaitez bakoitzaren webgunean eta saia zaitez honako informazio hau bilatzen. Logoetan klikatuz gero webgune ofizialera sartuko zara.

- Non eragiten du enpresa bakoitzak?
- Ingurugiroari buruzko informaziorik ematen al dute? Nolakoa da informazio hori?
- Euskaraz informazioa aurkitzea posible al da?
- Zeintzuk izan dira enpresaren irabaziak azken urtean?

Euskal Herrikoak:

http://www.edpenergia.es/eu/

http://www.petronor.com/web/es/index.aspx








http://www.iberdrola.es/webibd/corporativa/iberdrola?IDPAG=ESWEBINICIO







Espainiar Estatukoak:
http://www.repsol.com/es_eu/
http://www.endesa.com/es/home

 Frantziar Estatukoak:

http://total.com/en

http://www.edf.com/the-edf-group-42667.html


Tuesday, December 9, 2014

Batxi 2: Lur. Isabel Coixet.

Hemen dituzue Isabel Coixeten bi film dokumental. Biak ala biak desastre ekologiko banari buruzkoak dira.

Marea blanca:
Prestigearen desastrean sorturiko solidaritate uholdea erakusten du.

https://www.youtube.com/watch?v=qDuQ7bDz_yQ










Aral, el mar perdido:
Aral itsasoaren desagertzea azaltzen du, batez ere Moynaq herrian zentratzen delarik.

http://media1.rtve.es/resources/TE_NGVA/mp4/1/2/1300838975521.mp4

Monday, December 8, 2014

DBH 4: Alelo gainartzaile eta azpirakorrak.

Liburuan agertu zaizkigun pertsonen ezaugarriekin alelo gainartzaileak eta azpirakorrak zeintzuk diren aipatu digute. Guk geure estatistika egin dugu laugarren mailako hiru gelatan (guztira 63 ikasle) eta honako hauek dira emaitzak:
Goian gainartzailea eta azpian azpirakorra (liburuaren arabera).

Begi ilunak  51 (%81)
Begi argiak  12 (%19)

Ile kizkurra  33 (%53)
Ile leuna      30 (%47)

Mihi biribilgarria       44 (%70)
Mihi ez-biribilgarria  19 (%30)

Ile iluna  48 (%76)
Ile argia  15 (%24)

Belarriaren gingil askea  60 (%95)
Belarriaren gingil lotua     3 (%5)

Bekokian ilearen pikoa bai  23 (%36)
Bekokian ilearen pikoa ez   40 (%64)

Wednesday, December 3, 2014

Batxi 2: Lur. Aurtengo ikasleak.

Aupa koadrilla, esan bezala hemen dituzue aurreko batean atera genituen argazkiak eta baita Euskararen Egunean ateratakoak ere.




Tuesday, December 2, 2014

Monday, December 1, 2014

MGZ: Bio. Desastre ekologikoak.

Lehenengo hiruhilekoa bukatu zaigu eta berriarekin hasi gara. Oraingoan ekologia, garapen jasangarria, baliabide naturalak eta antzeko gaiak jorratuko ditugu. Hasteko ariketatxo bat proposatu nahi dizuegu.
Gizakia Natura bere beharretara egokitzen saiatu da mendeetan zehar, baina beti ez du era egokian egin. Hemen dituzue lau herriren izenak:
- Aznalcóllar
- Moynaq

- Muxía

- Prypiat
Interneten saltseatu eta bakoitzari buruz erantzun itzazue honako galdera hauek:
- Non dago herria?
- Zer gertatu zen bertan? Noiz?
- Zeintzuk izan ziren ondorioak?
- Gaur egun oraindik ondorio horien eraginik ba al dago?

DBH 4: Bio. Daltonismoaren testa.

Hemen duzue daltonismoaren testa. Batzuk ez dira errazak baina bueno, animoooo!!!
Klikatu argazkian:

https://www.youtube.com/watch?v=ZVid-9U-_QQ#t=11

Tuesday, November 25, 2014

Batxi 2: Lur. Ozeanotako korronteak.

Hona hemen NASAk egindako bideo bat, bertan Ozeanoetako ur azaleko korronteak agertzen dira eta oso ondo ikusten dira zurrunbilo ozeanikoak. Aldi berean argi ikusten da ereduak baino konplikatuagoa dela egoera erreala. Klikatu argazkian.

http://www.youtube.com/watch?v=xusdWPuWAoU












Bestetik hemen dugu Zirkulazio Termohalinoaren animazioa, hau ere NASAk egindakoa. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=LkRQjTdTvFE


Sunday, November 23, 2014

Batxi 2: Lur. Uraren gazitasuna.

Esan ezazu nolako gazitasuna izango duten ondorengo argazkietako urek. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.


Dubai

Ebroren delta







Gares

 Gesaltza








 Goiuri

Islandia








Itsaso hila

Sumatra




Tenerife

 Tokelau

Urdaibai

Uribarri

Saturday, November 22, 2014

Batxi 2: Lur. Atoloiak eta uharte txikiak.

Aurrekoan negutegi efektuaren ondorioak aztertu genituen eta Tokelau uhartea aurkitu genuen. Antzerako beste atoloi batzuren argazkiak aurkitu ditut ea zer iruditzen zaizkizuen.


Tokelau
(Zeelanda Berria)

Bikini
(Marshall uharteak)

Rangiroa
(Marshall uharteak)






Mururoa
(Polinesia frantsesa)



 Baa
(Maldiva uharteak)






Bora Bora
(Polinesia frantsesa)



Nikumaroro
(Kiribati uharteak)

Male
(Maldivak)

Thursday, November 20, 2014

Batxi 2: Lur. Atmosferaren berotzea

Berotegi efektuak mundu mailako tenperaturan duen eragina ikusiko dugu NASAren animazio honetan. 1884 eta 2012 arteko eboluzioa agertzen da.Klikatu irudian.

http://www.youtube.com/watch?v=NnjTnUm9t-0#t=10












Ondorengo bideoan CO2-aren isurketak ageri dira. Hau ere NASAk egindakoa da. 2006. urtea ageri da. Klikatu irudian.

https://www.youtube.com/watch?v=x1SgmFa0r04