Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora. Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu. DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Hemen dituzue hainbat hegaztiren irudiak, denak Euskal Herrian aurki ditzakegunak. Ongi beha itzazu eta esan ezazu nola elikatzen diren eta nola mugitzen diren.
Elba uhartea Italiako Toskana eskualdeko uharte famatua da, Tirreno itsasoan dagoena. Granitozko uhartea da eta inguruan dituen arrezifeak oso preziatuak dira urpekarien artean. Datu bakan hauek jakinda eta mapari begiratuta azal ezazu Elbaren historia geologikoa.
Hemen duzue Lurraren baren egituraren inguruan hipotesi berri bat azaltzen duen dokumentala. Generación Alien saiokoa da eta 29. minututik aurrera desperdiziorik ez duen dokumentala da.
Hemen dituzue hainbat Enpresa energetikoren logoak. Sar zaitez bakoitzaren webgunean eta saia zaitez honako informazio hau bilatzen. Logoetan klikatuz gero webgune ofizialera sartuko zara.
- Non eragiten du enpresa bakoitzak? - Ingurugiroari buruzko informaziorik ematen al dute? Nolakoa da informazio hori? - Euskaraz informazioa aurkitzea posible al da? - Zeintzuk izan dira enpresaren irabaziak azken urtean?
Hemen duzue erlazio trofikoekin erlazionaturiko simulazioak dituen k12flash.com webgunea. Guk hiru esteka ikusiko ditugu: 1) Food Chains: Azalpen teorikoa egiten du. Ingelesez dago, animo! 2) The Food Chain Game: Hainbat kate trofiko osatuko ditugu. 3) Simulation: Ekosistema zehatz batetako azeri, untxi eta landare kopurua zehaztu eta urteetan zehar nola aldatzen diren ikusiko dugu.
Hemen duzue TERC taldeko Exploring Earth webgunean Jennifer Loomis-ek egindako ariketa. Lurrikarak aztertzeko balioko digu. Ingelesez dago baina ulertzen erraza da. Klikatu argazkian.
Hona hemen mundu zabaleko hainbat argazki. Esan ezazu bakoitzari buruz honako hau:
1) Zein biomari dagokio argazkia?
2) Nolakoa da biotopoa? Gutxienez, argitasuna, tenperatura eta hezetasuna.
3) Nolakoa da biozenosia? Landare kopurua eta mota eta animalia ohikoenak.
Geosferaren gaiarekin hasteko barne geodinamika errepasatu dugu, jadanik 4. mailan ikusita daukazuena. Hona hemen lau minutu pasatxotan guztiaren laburpena egiten duen bideoa. Klikatu irudian.
Bide batez mapa berezi bat ere erakutsi nahi dizuet. Gaur egungo herrialdeen proiekzioa garai bateko Pangeako lurretan. Ez da oso zientifikoa baina bitxia bai. Klikatu irudian handiago ikusteko.