Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, February 28, 2014

MGZ: Espazioaren ikerketa.

Teknologia Berriak ematen ari garen honetan Espazioaren ikerketan duten aplikazioaren adibideak ditugu hemen:

Lehenengoa Curiosity errobota dugu. NASAren Mars Science Laboratory webgunean informazio eta multimedia ugari daukazue. Nik 7 minutuko bideo hau jarriko dizuet klasean. Bertan Curiosity zundaren lurreratzea eta errobotak Martitzen egiten duen lana ageri da. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=fZdUKqNCeNo









Bigarrenean astronautak ikusten ditugu. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=hzZJh96ZFbA










Hirugarrenean Gravity filmaren trailera daukagu. Bertigoa edo klaustrofobia duzuenok ez klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=Ir08WTpJ-Hk



Wednesday, February 26, 2014

DBH 3/4: Agenda 21. Bio-Hondakinak Gasteizen.

Gaur Eskolako Agenda 21 proiektuan Hondakinen inguruko txosten bat beteko dugu. Bertan konpostajeari buruzko bideo baten berri ematen zaigu, hona hemen bideoa (klikatu argazkian):

http://www.youtube.com/watch?v=iOybMVCmkMk


Friday, February 21, 2014

MGZ: Hikikomoriak.

Hikikomorien inguruko dokumental interesgarria daukagu hemen. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=UmW2Uy60A6g

DBH 4: Biologia. Mitosia eta Meiosia.

Hemen dituzue mitosia eta meiosia azaltzen dituzten animazio bi. Klikatu argazkietan.

https://www.youtube.com/watch?v=VGV3fv-uZYI




https://www.youtube.com/watch?v=GCtCwF4U4iY







Wednesday, February 19, 2014

MGZ: Zahartasun programatua.

http://www.youtube.com/watch?v=24CM4g8V6w8
Cosima Dannoritze-k zuzendutako  
Comprar Tirar Comprar dokumentala ikusi dugu klasean. Bertan Zahartasun programatuaren historia kontatzen da. Orain hausnarketa egitea tokatzen zaigu eta horretarako galdetegi hau erantzuteko eskatzen dizut:


1) Zein objetuk eman zion hasiera zahartasun programatuari? 
2) Zer zen Phoebius eta zein zen beren helburua? 
3) Zein beste produktu aipatzen dira bideoan? Zuk erabiltzen dituzu? 
4) Zein uste duzu dela inpresora baten “bizitza”? 
5) Zer gomendatu diote Marcosi? Zer egin du berak? Erraza izan al zaio? 
6) Pentsa dezagun Euskal Herrian zahartasun programatuaren kontra egitea erabakitzen dela eta erabaki hori benetan aplikatzen dela. Zer aldatuko litzateke onera eta zer txarrera? 
7) Zahartasun programatua jasan duzula uste duzu? Erruduna ala biktima zarela pentsatzen duzu? 
8) Orain 17 urte dituzu. Zenbat urtekin hasi zinen mugikorra erabiltzen eta zenbat izan dituzu dagoeneko? 
9) Erraza da zahartasun programatuaren zurrunbiloari uko egitea? 
10) Zahartasun programatua lehen munduari dagokio bakarrik? Arrazonatu erantzuna. 
11) Zergatik izorratzen dira inpresorak lan bat entregatzeko epearen bezperan?

Thursday, February 13, 2014

MGZ: Grafenoaren erabilera 50 urte barru.

A day made of glass izeneko bideo honetan grafenoak ekar liezagukeen iraultza ikusten da eta 50 urte barruko balizko mundua erakusten digu. 18 minutu inguruko bideoa nahiko ikusgarria da baina erakusten duen etorkizun perfektuak zalantza etiko ugari sortarazten dituela iruditzen zait. Alde onak eta txarrak ateratzen saiatuko gara klasean.

1. zatia

https://www.youtube.com/watch?v=v4cKDzTyOek












2. zatia.

https://www.youtube.com/watch?v=XiyRc3OAC3A

Wednesday, February 12, 2014

Monday, February 10, 2014

MGZ: Materialak (2)










Etengabe ari zaizkigu material berriak gizarteko hainbat esparru hobetzen eta material berriak ugari dira. Hona hemen adibide batzuk. Esan ezazue bakoitza zer den eta zertarako erabiltzen den.
- Dexterra
- Grafenoa
- Mischmetal
- Titanio bitsa
- Tulioa
- Upsalita

MGZ: Materialak (1)

Begira ezazue elementu kimikoen taula periodikoa eta saia zaitezte bertan agertzen diren elementuak zuren eguneroko bizitzan identifikatzen. Klikatu taularen irudian handiago ikusteko.

Adibidea:
Merkurioa (Hg, 80 zkia.): Termometroen tutuan dago eta tenperatura neurtzeko erabiltzen da.




Saturday, February 8, 2014

Batxi 2: Lur. Ziklogenesien segida.

 Hemen duzue jasaten ari garen ziklogenesien segida azaltzen duen Al mal tiempo buena cara bloga, larioja.com egunkarikoa. Mapak, animazioak eta argazkiak agertzen dira. Klikatu argazkian.

http://blogs.larioja.com/eltiempo/2014/02/05/actualizacion-ciclogenesis-ciclogenesis-explosiva-qumaira-ciclogenesis-explosiva-ruth/

Wednesday, February 5, 2014

DBH 3: Natura. Izaki zelulabakarrak.

Hona hemen hainbat izaki zelulabakarren izenak. Aurki itzazu bakoitzaren irudiak interneten eta marraz itzazu koadernoan.

1) zelula prokariotikoak:
- Escherichia coli
- Spirillum sp
- Streptococcus pneumoniae
- Vibrio cholerae
- Arthrospira

2) zelula eukariotikoak:
- Euglena
- Ameba
- Diatomea
- Tripanosoma
- Paramezioa
- Saccharomyces cerevisiae

DBH 3: Natura. Zelularen mikrografiak.

Zelula ikusten hasi gara eta marrazkia egin dugu klasean. Orain benetako mikrografiak erakutsiko dizkizuet eta saia zaitezte bertan ikusten diren egiturak identifikatzen. Klikatu argazkian handiago ikusteko.









Tuesday, February 4, 2014

Batxi 2: Lur. Arrisku naturalak.

1) Urakanak edo tifoiak, uholdeak, lurrikarak, tsunamiak, sumendiak, lur-jausiak eta elur-jausiak dira arrisku naturaletako batzuk. Esan ezazu ondorengo lekuetan arrisku hauetako zein/zeintzuk izan daitezkeen eta aipa itzazu arriskuei aurre egiteko hartuko zenituzkeen neurriak.
- Iran.
- Sizilia.
- Tutera.
- Alpeak.
- Borneo.
- Tokio.

2) Azter ezazu gizakiak eraikitako ondorengo egiturek izan ditzaketen arriskuak.
- Flevoland uhartea.
- Getariatik Zumaiarako errepidea.
- Dubaiko "palmerak".
- Akashi Kaikyo zubia.
- La Paz-etik Los Yungas-erako bide zaharra.