Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, October 30, 2014

Batxi 2: Lur. Delivery (Till Nowak).

Hemen duzue smog-aren inguruko animazio bitxia. Till Nowak-ek egindako Delivery film laburra da. Ea gustuko duzuen. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=VMiZ3oFEZtw

Thursday, October 23, 2014

DBH 4: Bio. Genetika, egia edo gezurra.

Genetikaren inguruko esaldiak dituzu hemen. Esan ezazu egia edo gezurra esaten duten eta oker daudenak zuzen itzazu:

a) Azido nukleikoak kate luzeak dira.
b) Kromosomak ARN erribosomikoz eginda daude.
c) Base nitrogenatuen arteko loturak ADNan bakarrik gertatzen dira.
d) ADNrik ez dago nukleotik kanpora.
e) Gene bakoitzak sustantzia bat sortzen du, batzutan proteinak eta beste batzutan gluzidoak.
f) Organismo transgenikoak gene bat falta zaien organismoak dira.
g) ADNaren erreplikazioa ez da mitosian egiten.
h) Azido Nukleikoen elementu ugarienak Nitrogenoa, Karbonoa, Oxigenoa eta Fosforoa dira.
i) Nukleo interfasikoan ez dago kromosomarik.
j) Giza Genoma Proiektuak jadanik helburu guztiak bete ditu.
k) Zelula somatikoen mutazioak heredatu egiten dira.
l) Klonazio terapeutikoa oso garatua dago gaur egun.
m) Gizakiak eta Txinpantzeak kromosoma kopuru berdina daukate.
n) Landare transgenikoen uztak ugariagoak izaten dira.
o) Organismo mutanteek beti abantailak dituzte mutaziorik gabeko aleekiko.

Wednesday, October 22, 2014

DBH 4: Bio. Kromosoma kopurua.

Aurrekoan klasean aipatu genuen espezie bakoitzak bere kromosoma kopurua daukala. Hemen dituzue beste hainbat bizidunen kopuruak:

- Myrmecia pilosula inurria: arrak 1 eta emeak 2.
- Ozpin-eulia (Drosophyla melanogaster): 8.
- Tomatea (Solanum lycopersicum): 24.
- Katua (Felix sylvestris catus): 38.
- Sagua (Mus musculus): 40.
- Garia (Triticum aestivum): 42.
- Untxia (Oryctolagus cuniculus): 44.
- Gizakia (Homo sapiens): 46.
- Txinpantzea (Pan troglodytes): 48.
- Patata (Solanum tuberosum): 48.
- Ardia (Ovis aries): 54.
- Behia (Bos taurus): 60.
- Zaldia (Equus caballus): 64.
- Txakurra (Canis lupus domesticus): 78.
- Oiloa (Gallus gallus): 78.
- Usoa (Columba livia): 80.
- Tximeleta batzuk: 380.
- Ophioglussum reticulatum iratzea: 1260.


DBH 4: Bio. Izaki transgenikoak.

Klasean izaki transgenikoak ikusi ditugu, bereziki landareak; tomatea, patata, kafea, artoa... Ingeriaritza genetikoari esker animaliekin ere saiakera ugari agin dira, batzuk oso bitxiak eta etikoki zalantzazkoak. Ikus itzazue argazki hauek:

Katu fluoreszentea:















Lau hegaletako eulia:














Behi urdin belgiarra:

Sunday, October 19, 2014

Batxi 2: Lur. Eurijasa handiak Kanarietan.

Atzo, igandea, eurijasa handiak izan ziren Kanarietan.
Hemen duzue Lehen Kateko eguraldiaren saioan ematen duten informazioa. Lotu dezagun ondoren klasean ikusi dugunarekin.

http://www.rtve.es/alacarta/videos/el-tiempo/intervalos-nubosos-tercio-norte-lluvias-islas-canarias/2816934/











Tenerifeko uholdeen argazkiak.

Thursday, October 16, 2014

Batxi 2: Lur. Fenomeno meteorologikoak

Fenomeno meteorologikoak ikusten ari garen honetan, hemen dituzue Euskal Herrian noizbehinka gertatzen diren egoera batzuk.

1983ko abuztuan tanta hotzak triskantza handiak eragin zituen, batez ere Bilbon. Klikatu irudian.

http://www.youtube.com/watch?v=kxjKsf1ZHLs












2009an ikasi genuen Ziklogenesi leherkorra zer zen, eta ordutik hainbat ziklogenesi ezagutu ditugu.

https://www.youtube.com/watch?v=6PinXnOziVM




Wednesday, October 15, 2014

DBH 4: Bio. Proteinen sintesia

Hemen dituzue bi bideo. Ingelesez daude, sentitzen dut, baina irudiek oso ongi erakusten dituzte prozesuak.

Lehenengo bideoak ADNaren transkripzioa nola gertatzen den erakusten du.











Bigarrenean erribosoma ARN mezularia itzultzen ikusten da.













Hona hemen bideotxo bat proteinak nola sortzen diren azaltzen duena.

Sunday, October 12, 2014

MGZ: Munduko erlojua.

Hona hemen munduko datuak aztertzen dituen erloju bitxia. Beste noizbait ere ipini izan dut hemen, batez ere Mundu Garaikiderako Zientzietan osasunaren gaiarekin ibili izan garenean.

Poodwaddle.com

MGZ: Fobia motak.

Saia zaitez hurrengo fobia moten esanahia bilatzen:

Aerofobia
Agorafobia
Bufonofobia
Didaskaleinofobia
Entomofobia
Hematofagofobia
Klaustrofobia
Kleptofobia
Leukofobia
Musofobia
Nomofobia
Pirofobia
Selenofobia
Textofobia














Hona hemen fobia berezi batzuren izenak:
Ablutofobia: uretan bainatzeko beldurra.
Aeronausifobia: hegazkin batean mareatu eta oka egiteko beldurra.
Anakrofobia: denboran bidaiatzeko beldurra.
Arakibutirofobia: Kakahuetezko gurina aho-sabaian itsasteko beldurra.
Bogifobia: fantasiazko pertsonaia gaiztoekiko beldurra.
Deipnofobia: afaltzeko eta afal osteko elkarrizketari beldurra.
Eisoptofobia: Ispiluan norbere irudia ikusteko beldurra.
Hexakosioihexekontahexafobia: 666 zenbakiari beldurra.
Hipopotomonstroseskipedaliofobia: Hitz oso luzeekiko beldurra.
Koulrofobia: Pailazoei beldurra.
Lebofobia: Gorputzetik ezkerraldera dauden objetuekiko beldurra.
Pteronofobia: Luma batekin kilimak jasotzeko beldurra.
Ritifobia: Norberari zimurrak ateratzeko beldurra.
Tafofobia: Bizirik lurperatua izateko beldurra.


MGZ: Patarroyori elkarrizketa interesgarria.

Malaria munduan dagoen izurrite lazgarriena da, 500 millioi infektatzen dira urtero eta 3 milloi hiltzen dira. 1987an Manuel Elkin Patarroyo kolonbiarrak %30-50eko efikazia zuen txertoa aurkitu zuen, Osasunerako Mundu Erakundeari eman zizkion eskubide guztiak eta honek 20 urtetan ez du ezer egin. Ikusi ikusi bideoa, merezi du eta.

Saturday, October 11, 2014

MGZ: Daltonismoa.

Hona hemen daltonismoaren inguruko bi bideo:











MGZ: Izurri beltza.

IZURRI BELTZA

Europak XIV mendean jasan zuen izurrite beltzaren inguruko bideoa daukazue. Populazio guztiaren heren bat hil zen orduan. Jadanik ez dugun gaixotasuna da, baina gaur egungo beste izurriteekin antzekotasunak dituena. Bideoa Cuatroko Iker Jimenezen programa da, zientifikoa baino inpaktanteagoa dela esan nahi dut honekin, baina azaletik izan arren nahiko ongi erakusten du izurritea zer izan zen. Egin klik irudiaren gainean.










Programaren une batean Pieter Brueghel-en koadroa bat aipatzen dute. Egin klik hemen.

Thursday, October 9, 2014

Batxi 2: Lur. Egoera atmosferikoak.

Beha itzazu goizez ateratako argazki hauek eta erantzun itzazu bakoitzari buruzko galderak ahalik eta zehatzen eta ikusitako kontzeptuak erabiliz.

1. Zergatik dago amarauna bustita?













2. Zein da tenperatura lainoaren azpian eta gainean? Zergatik?















3. Zer da ondorengo argazkian ikusten dena?

















Monday, October 6, 2014

DBH 4: ADNa eta ARNaren ariketak.

ADNa kopiatzea izango da gure lana. Lehenengo bideotxoan hiru ADN zati erakutsiko dizkizuegu eta bakoitzaren osagarria idatzi beharko duzue. Lehenengo zatia erraza da, bigarrena ere bai, hirugarrena luzeagoa, beraz zailtxoagoa.









Bigarren bideo honetan ADNaren osagarria izango den ARN sekuentzia bilatu beharko duzue. Hau superzaila da eta ez dugu uste lortuko duzuenik, baina bueno... saiatu...









Hemen aurkezten dizkizuegu ARNaren bi zati (bideo bakoitzean bat). Saia zaitezte kode genetikoa erabiliz aminoazidoen katea osatzen.
Beraz:
1) Idatzi koadernoan bideoan ikusitako sekuentzia.
2) Bilatu kode genetikoaren inguruko informazioa interneten.
3) Idatzi aminoazidoen sekuentzia.

1. bideoa








2. bideoa

Sunday, October 5, 2014

Batxi 2: Lur. Atmosferaren dinamika bertikala.

1) Egoera egonkorra da eta airearen tenperatura 31'6ºC-takoa da. Aire masa bat berotu egin da eta 33ºC-ko tenperatura eta 26g/m3-tako hezetasunarekin igotzen hasi da. Esan ezazu lainorik agertuko den ala ez eta agertzen bada zein altueratan izango den.
2) Gaurko TGBa -0'8ºC/100m-koa da eta inguruko aireak 17ºC-ko tenperatura dauka. Aire masa bat berotu egin da eta 18ºC-ko tenperatura eta 10g/m3-tako hezetasunarekin igotzen hasi da. Esan ezazu lainorik agertuko de ala ez eta agertzen bada zein altueratan izango den.
3) Egoera egonkorra da eta 24ºC-ko tenperatura eta 18g/m3-tako hezetasuna duen aire masa bat igotzen hasi da. Inguruko airearen tenperatura 23ºC-koa da. Aipaturiko aire masak altuera jakin bat lortzean ura kondentsatu eta lainoa eratuko du eta 200 metro gorago daukan uraren erdia deskargatuko du. Lortuko al du aire masak berriz ere lainoa sortzea?
4) Gaurko TGBa -0'45ºC/100m-koa da eta inguruko aireak 15ºC-ko tenperatura dauka. Aire masa bat berotu egin da eta 17ºC-ko tenperatura eta 12g/m3-tako hezetasunarekin igotzen hasi da. Esan ezazu lainorik agertuko de ala ez eta agertzen bada zein altueratan izango den.


Thursday, October 2, 2014

DBH 4: Giza kariotipoa osatu.

Hemen duzue giza kariotipoa osatzeko ariketa on bat. Lourdes Luengok bere blogerako egindako ariketa da. Goikaldean kromosoma homologo bakarra dago eta azpikaldean bakoitzaren bikoteak desordenaturik daude.
Ea gai zareten kromosoma homologatuak parekatzeko. Klikatu irudian eta ekin lanari:

Batxi 2: Lur. Borraska.

Beha ezazu ondoko satelite ikuspegia. Lainoen azpian ikusten den uhartea Islandia da. Azal ezazu zer gertatzen ari den eta nolako eguraldia egingo duela pentsatzen duzun.