Atzo Zumaian izan ginen Algorriko flyscha ikusten eta han Naturgaiak egindako animazioaren berri eman ziguten.
Klikatu argazkian.
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Tuesday, March 31, 2015
Friday, March 27, 2015
MGZ: Zahartasun programatua.
Cosima Dannoritze-k zuzendutako
Comprar Tirar Comprar dokumentala ikusiko dugu klasean. Bertan Zahartasun programatuaren historia kontatzen da. Ondoren hausnarketa egitea tokatzen zaigu.
Comprar Tirar Comprar dokumentala ikusiko dugu klasean. Bertan Zahartasun programatuaren historia kontatzen da. Ondoren hausnarketa egitea tokatzen zaigu.
Wednesday, March 25, 2015
DBH 4: Geologia. Zumaiako flysch-a
Hona hemen Zumaiako flysch-aren inguruko bideoa Sut&Blai saioan azaldu zena. Klikatu irudian.
AZTI-Tecnaliak marea arteko eremua aztertzen duen bideoa aurkezten digu: Zer da marea arteko eremua?
AZTI-Tecnaliak marea arteko eremua aztertzen duen bideoa aurkezten digu: Zer da marea arteko eremua?
Tuesday, March 24, 2015
Batxi 2: Lur. AP-1 autopistako lurjauzia.
Beha ezazue ondorengo argazkia. AP-1 autopistan aterata dago, Eskoriatza parean. Azken egunetako eurite ugariek eragin dute.
Komenta ezazue:
- zer gertatu da?
- zergatik gertatu da? zergatik hor?
- nolakoa pentsatzen duzue izango zela mendiaren egoera?
(materiala, lurzorua, landaretza, malda...)
- etorkizunean nola ekidin dezakegu berriz gertatzea?
Komenta ezazue:
- zer gertatu da?
- zergatik gertatu da? zergatik hor?
- nolakoa pentsatzen duzue izango zela mendiaren egoera?
(materiala, lurzorua, landaretza, malda...)
- etorkizunean nola ekidin dezakegu berriz gertatzea?
Monday, March 23, 2015
Batxi 2: Lur. Nekazaritza eta abeltzaintza jasangarria.
Egun hauetan nekazaritza eta abeltzaintza motak ikusi ditugu, alde batetik jasangarria/ekologikoa eta bestetik intentsiboa. Eusko Labelen inguruan ere mintzatu gara.
Sar zaitezte bere webgunean (irudian klikatu) eta ikus ezazue zein produktu dauden barnean eta jasangarritasunaren arauak nola betetzen diren kasu bakoitzean.
Sar zaitezte bere webgunean (irudian klikatu) eta ikus ezazue zein produktu dauden barnean eta jasangarritasunaren arauak nola betetzen diren kasu bakoitzean.
Tuesday, March 17, 2015
Thursday, March 12, 2015
Sunday, March 8, 2015
Martxoaren 8a, emakume langilearen eguna.
Martxoaren 8.an Emakume Langileen Eguna ospatzen da eta bidezkoa da zientzia arloan emakumeek egindako ekarpenak kontuan hartu eta baloratzea. Zientzian aritutako emakumeetaz hitzegiten dugunean Marie Curie baino ez zaigu etortzen burura eta aintzinaroan Hipatiak sona handia izan zuen. Hala ere aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzten emakumeak asko izan dira eta gehienetan saria edo errekonozimendua ukatu zaie. Bila ezazue ondorengo zientzilarien inguruko informazioa eta zientziari egindako ekarpena.
Inge Lehmann
Hipatia
Jane Goodall
Caroline Herschel
Rosalind Franklin
Mary Anning
Maria Skłodowska
(Marie Curie)
Margaret Cavendish
Jocelyn Bell Burnell
Émilie du Châtelet
Inge Lehmann
Hipatia
Jane Goodall
Caroline Herschel
Rosalind Franklin
Mary Anning
Maria Skłodowska
(Marie Curie)
Margaret Cavendish
Jocelyn Bell Burnell
Émilie du Châtelet
Tuesday, March 3, 2015
MGZ: Avatar filmaren galdetegia.
Hemen duzue Avatar filmearen inguruko galdetegia. Galdera batzuen erantzuna filman bertan aurkituko duzue baina beste batzuk erantzuteko garunak pixka bat nekatu beharko dituzue. On egin!
1) Pandora bizidunak dauden planeta urruna da eta bertan Na'vi izeneko gizaki itxurako aborigenak bizi dira. Esaldi honetan badago akats bat, zein da?
2) Neytirik Jake salbatzen duenean ez ditu honen eskerrak onartzen eta txakurrak hiltzearen erruduna bera izan dela dio. Zergatik?
3) Jake Sully Pandorara iritsi aurretik gizakiak saiatu izan dira Na'viekin negoziatzen. Eskola bat ireki zuten eta botikak eta errepideak eskaini zizkieten, baina Na'viek ez zuten horrelakorik onartu. Zergatik?
4) Na'viek lau hatz dituzte eta Avatarrek bost. Efekto espezialak egiten dituztenen akatsa izango da ala badago hau azaltzen duen arrazoi zientifikoren bat?
5) Jake Sully Na'viengana iristerakoan Neytiriren amak esaten dio “Es imposible llenar taza que está llena”. Zergatik esaten dio hori?
6) Gauez Pandorako bizidunek argia sortzen dute. Zein da fenomeno honen izen zientifikoa? Aipa itzazu gure planetan aurki daitezkeen adibide pare bat.
7) Pandorako bizidun guztiak elkar komunikaturik daude eta arimen zuhaitzean guztien oroitzapenak gordetzen dira, baita hilda daudenenak ere. Zeren antza du honek?
8) Guztiok emozionatu gara bukaeran, baina zure ustez filmea ongi bukatzen da? Hau da, nork komeniko litzateke irabaztea, gizakiek ala Na'viek?
9) Imagina ezazu Pandorako kasua Lurrean gertatzen dela, hau da, Afrikako oihanean mineral oso garrantzitsu bat aurkitzen dutela (deitu diezaiogun adibidez “coltan”) eta mineral horrek gure bizimodua hobetzeko balio duela. Ziurrenik mineral horren gainean oihan tropikala egongo da eta animalia eta gizakiak biziko dira bertan. Kasu honetan noren alde egongo zinateke, minerala aterako dutenen alde ala bertan bizi diren aborigenen alde? Arrazoitu erantzuna.
10) Txamanak, naturarekiko armonia, oreka... Gaur egun horrelako jenderik badago Lurrean? Non? Europan aspaldi horrelako leinurik egon zen?
DBH 4: Aurorak.
NASAk Nazioarteko Espazio estaziotik ateratako auroren irudi ikusgarriak dituzue. Klikatu argazkian.
Subscribe to:
Posts (Atom)