Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, May 27, 2015

DBH 4: Biologia. Biomen lana.

















Talde bakoitzak bioma bat aukeratu behar du. Hona hemen aukerak:
- Eremu polarra
- Tundra
- Taiga
- Baso hostoerorkorra
- Baso mediterranearra
- Zelai handiak,
- Oihana
- Basamortua
- Mendi gailurrak
- Hiria

Bilatu beharreko informazioa:
- Kokapena
- Faktore nagusiak: Argia, Hezetasuna, Tenperatura
- Landaretza (motak, moldaerak, adibideak)
- Animaliak (motak, moldaerak, adibideak)

Saturday, May 23, 2015

DBH 4: Bio. Rhizobuma gure baratzean.

Unamunoko baratzean ere badugu Rhizobiuma, sartu genituen baba eta ilarren sustraietan. Alina eta Jasmina berehala konturatu ziren. Begiratu argazkia:


Thursday, May 21, 2015

DBH 4: Bio. Segida ekologikoak.

Ikus itzazu ondorengo argazkiak eta esan ezazu zein motatako segida ekologikoa sortuko den kasu bakoitzean.








Wednesday, May 20, 2015

DBH 4: Bio. Nitrogenoaren zikloaren inguruko bitxikeriak.

Klasean nitrogenoaren zikloa azaldu dugu. Landareek honen inguruan izan dituzten moldaera batzuk ere aipatu genituen, Drosera rotundifolia-k hartu diuen estrategia eta Rhizobium-aren kasu berezia. Hemen dituzue bien argazkiak Droseraren kasuan klika ezazu argazkiaren gainean.

https://www.youtube.com/watch?v=_ebJ6Fgr0Vg

Drosera rotundifolia
(klikatu argazkian)

Rhizobiumen noduluak




Tuesday, May 19, 2015

Lur / DBH 4: Ascension uhartea

Egoitz Etxebestek bere "Lunatikoak" liburuan sartu duen historia bitxi eta interesgarria daukazu hemen. "Oihan bat errautsetatik" izena du eta Ascension uharteko basoa nola sortu zen kontatzen du. Klikatu argazkian historia irakurtzeko.

http://zientzia.eus/artikuluak/oihan-bat-errautsetatik/


Thursday, May 14, 2015

DBH 4: Harreman trofikoen arteko animazio eta ariketak

Hemen duzue erlazio trofikoekin erlazionaturiko simulazioak dituen k12flash.com webgunea. Guk hiru esteka ikusiko ditugu:
1) Food Chains: Azalpen teorikoa egiten du. Ingelesez dago, animo!
2) The Food Chain Game: Hainbat kate trofiko osatuko ditugu.
3) Food Web - Scholastics: Sare trofiko bat osatu behar da.
4) Fish Food Game: Jolasa da.

Klikatu marrazkian.

http://science.k12flash.com/foodchains.html




Wednesday, May 13, 2015

DBH 4: Bio. Azerien moldaerak.

Ikus itzazu hurrengo hiru azeri hauen irudiak. Azter itzazu bakoitzaren moldaerak eta esan ezazu zein tokitan bizi den bakoitza.





Monday, May 11, 2015

DBH 4: Bio. Lekualdatzea.

Zer gertatuko litzaioke hartz honi Arabako basoetan aske utziko bagenu?


Tuesday, May 5, 2015

Batxi 2: Lur. Lurzoru motak.

Lurzoruaren gaiarekin ari garenez hemen dituzue planetan zehar ager daitezkeen hainbat lurzoru ezberdin. Bakoitzari buruz informazioa bila ezazu galdera hauei jarraituz:
   a) Non agertzen da?
   b) Nolakoa da eta zergatik da horrelakoa?
   c) Nolako landaretza dauka?
   d) Nekazaritzarako aproposa al da?

Permafrost







 Solonchak




Podzol







Chernozem









Histosol







Psamment




Latosol