Esan egiazkoak ala gezurrezkoak diren ondorengo esaldiak eta oker daudenak zuzen itzazu.
a) Zitozinesia telofasean gertatzen da.
b) Emakumezkoek ez dute kromosoma telozentrikorik.
c) Mintz bikoitza duten organuluak mitokondria, kloroplastoa eta bakuoloak dira.
d) Flageloak zelula prokariototan bakarrik daude.
e) Interfasea normalean meiosia baino luzeagoa izaten da.
f) Zaldiaren espermatozoideek 23 kromosoma dituzte.
g) Bakterioek ere mitosia eta meiosia egiten dute.
h) Ekuatore plakan kromosomak biltzen dira.
i) Erribosomarik gabe zelulek ez lituzkete hiru bizi funtzioak beteko.
j) Ez dago zelularik nukleorik eduki gabe mitokondrioak badituenik.
k) Kromatida bikiak mitosian agertzen dira, ez meiosian.
l) Mesosomarik gabe bakterioak ez lituzke hiru bizi funtzioak beteko.
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Wednesday, September 30, 2015
Batxi 2: Lur. Arcus batzuen argazkia.
Klasean aipatu dugu Arcus-a. Hemen dituzue argazki espektakular batzuk.
Lekeitioko hondartza: (Xabier Gezuraga, www.lekitxokozeruak.com)
Araba, 1 Nazionala: (@beitia901, Arabameteo, twitter)
Gasteiz: (Imanol Zuaznabar, Euskalmet, twitter)
Lekeitioko hondartza: (Xabier Gezuraga, www.lekitxokozeruak.com)
Araba, 1 Nazionala: (@beitia901, Arabameteo, twitter)
Gasteiz: (Imanol Zuaznabar, Euskalmet, twitter)
Tuesday, September 29, 2015
DBH 1: Natur Zientziak. Super-ilargi gorria.
Hemen duzue 2015eko irailaren 27ko Super-ilargi gorriaren sekuentzia. Super-ilargia da inoiz baino gertuago egonik normala baino handiagoa ikusten delako, eta gorria da ilargi eklipsea gertatu delako. Klikatu argazkian.
Monday, September 28, 2015
Batxi 2: Lur. Laino motak eta eguraldia.
Sunday, September 27, 2015
Batxi 2: Lur. Hezetasuna atmosferan.
Beha itzazu goizez ateratako argazki hauek eta erantzun itzazu bakoitzari buruzko galderak ahalik eta zehatzen eta ikusitako kontzeptuak erabiliz.
1. Zergatik dago amarauna bustita?
2. Zein da tenperatura lainoaren azpian eta gainean? Zergatik?
3. Zer da ondorengo argazkian ikusten dena?
4. Nolakoa da saiaren hegaldia? Zergatik?
1. Zergatik dago amarauna bustita?
2. Zein da tenperatura lainoaren azpian eta gainean? Zergatik?
3. Zer da ondorengo argazkian ikusten dena?
4. Nolakoa da saiaren hegaldia? Zergatik?
Friday, September 25, 2015
Thursday, September 24, 2015
DBH 4: Biologia. Espezieen kromosoma kopuruak.
Aurrekoan klasean aipatu genuen espezie bakoitzak bere kromosoma kopurua daukala. Hemen dituzue beste hainbat bizidunen kopuruak:
- Myrmecia pilosula inurria: arrak 1 eta emeak 2.
- Ozpin-eulia (Drosophyla melanogaster): 8.
- Tomatea (Solanum lycopersicum): 24.
- Katua (Felix sylvestris catus): 38.
- Sagua (Mus musculus): 40.
- Garia (Triticum aestivum): 42.
- Untxia (Oryctolagus cuniculus): 44.
- Gizakia (Homo sapiens): 46.
- Txinpantzea (Pan troglodytes): 48.
- Patata (Solanum tuberosum): 48.
- Ardia (Ovis aries): 54.
- Behia (Bos taurus): 60.
- Zaldia (Equus caballus): 64.
- Txakurra (Canis lupus domesticus): 78.
- Oiloa (Gallus gallus): 78.
- Usoa (Columba livia): 80.
- Tximeleta batzuk: 380.
- Ophioglussum reticulatum iratzea: 1260.
- Myrmecia pilosula inurria: arrak 1 eta emeak 2.
- Ozpin-eulia (Drosophyla melanogaster): 8.
- Tomatea (Solanum lycopersicum): 24.
- Katua (Felix sylvestris catus): 38.
- Sagua (Mus musculus): 40.
- Garia (Triticum aestivum): 42.
- Untxia (Oryctolagus cuniculus): 44.
- Gizakia (Homo sapiens): 46.
- Txinpantzea (Pan troglodytes): 48.
- Patata (Solanum tuberosum): 48.
- Ardia (Ovis aries): 54.
- Behia (Bos taurus): 60.
- Zaldia (Equus caballus): 64.
- Txakurra (Canis lupus domesticus): 78.
- Oiloa (Gallus gallus): 78.
- Usoa (Columba livia): 80.
- Tximeleta batzuk: 380.
- Ophioglussum reticulatum iratzea: 1260.
Tuesday, September 22, 2015
DBH 4: Biologia. Giza kariotipoa osatu.
Hemen duzue giza kariotipoa osatzeko ariketa on bat. Lourdes Luengok bere blogerako egindako ariketa da. Goikaldean kromosoma homologo bakarra dago eta azpikaldean bakoitzaren bikoteak desordenaturik daude.
Ea gai zareten kromosoma homologatuak parekatzeko. Klikatu irudian eta ekin lanari:
Ea gai zareten kromosoma homologatuak parekatzeko. Klikatu irudian eta ekin lanari:
Monday, September 21, 2015
DBH 3: Biologia. Mintz plasmatikoa.
Aurreko klasean mintz plasmatikoak kanpoaldearekin dituen elkartrukeak burutzeko garraio motak ikusi genituen. Hemen horiei buruzko animazio bat ipini dizuet, ea gustoko duzuen.
Sunday, September 20, 2015
Batxi 2: Lur. Prezipitazioen banaketa urtean zehar.
Hemen duzue planeta mailan prezipitazioen banaketa. Ondo nabaritzen dira klasean aipatu genituen "gerrikoak".
Saturday, September 19, 2015
DBH 4: Zelularen ikuspegi berritzailea.
Hemen duzue zelularen inguruko bideo bat, ikuspegi berritzailea ematen duena. Inner Life of the Cell (Zelularen barne bizitza). Ea gustuko duzuen. Klikatu argazkian.
Thursday, September 17, 2015
Batxi 2: Coriolisen efektua.
Hemen duzu Coriolisen efektuaren azalpen argigarria. Show de la Ciencia telebista saio amerikarra da. Klikatu argazkian.
Monday, September 14, 2015
Batxi 2: Lur. Ingurumen inpaktuak.
Sunday, September 13, 2015
DBH 3: Mikrografiak
Zelula ikusten hasi gara eta marrazkia egin dugu klasean. Orain benetako mikrografiak erakutsiko dizkizuet eta saia zaitezte bertan ikusten diren egiturak identifikatzen. Klikatu argazkian handiago ikusteko.
Eta orain zelula motak
Eta orain zelula motak
Wednesday, September 9, 2015
DBH 4: Bio. Antolaketa mailak
Hona hemen hainbat elementu. Esan ezazu bakoitza zein antolaketa mailari dagokion:
Mitokondrioa
Urdaila
Pinudia
Proteina
Salburua
Arnas aparatua
Hidrogenoa
Globulo zuria
Gasteizko intsektuak
Karbono dioxidoa
Bihotza
Kromosoma
Golgiren aparatua
Sardina multzoa
Azido sulfurikoa
Bakterioa
Neurona
Neutroia
Olarizuko zuhaitzak
Mitokondrioa
Urdaila
Pinudia
Proteina
Salburua
Arnas aparatua
Hidrogenoa
Globulo zuria
Gasteizko intsektuak
Karbono dioxidoa
Bihotza
Kromosoma
Golgiren aparatua
Sardina multzoa
Azido sulfurikoa
Bakterioa
Neurona
Neutroia
Olarizuko zuhaitzak
Sunday, September 6, 2015
DBH 4: Zelularen aurkikuntzaren historia.
Hemen duzue BBCren dokumental interesgarria: "La quÃmica de la vida: 1. La célula". Bertan Hooke eta Leeuwenhoeken mikroskopioak eta idatziak ikusten dira. Ondoren teoria zelularrerako urratsak ikusen dira, Robert Brownen nukleoa eta azkenik Schleiden eta Schwann-en teoriaren bilakaera.
Subscribe to:
Posts (Atom)