Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, April 24, 2016

DBH 4: Geologia. Lehiaketa.

Hona hemen hainbat tokiren izenak. Bila itzazue irudiak Google-n eta erantzun itzazue ondorengo galderak:
- Zer da?
- Non dago?
- Zein eragilek egin du? (Ibaiak, euriak, haizeak, glaziarrak, itsasoak, lurpeko urek)
- Euskal Herrian horrelakorik badago? Non?

Word dokumentu batean sartu eta niri bidali (lanakjaso@gmail.com)

Bilatu beharreko tokiak:
- Moher
- Vintgar
- Deltebre
- Erg Chebbi
- Postojnska jama
- Vall d'Incles
- Göreme
- Horseshoe Bend 
- Monte Argentario
- Sierra Amargosa
- Skradinski Buk
- Pilat 
- Skagen
- Tiengemeten

Thursday, April 21, 2016

DBH 3 / 4: Kanpo eragileen elementuak.

Azter itzazu ondorengo kontzeptuak. Defini itzazu eta esan ezazu nork sortu dituen.

- Arroila.
- Duna. 
- Gelifrakzioa.
- Harpea.
- Itsas-labarra.
- Karkaba.
- Kostaldearen atzeratzea.
- Loessa.
- Meandroa.
- Morrena.
- V itxurako harana.
- Zirkua.
 

Sunday, April 17, 2016

DBH 4: Geologia. Itsasaldia Zarautzen 2014.

2014ko itsasaldiak Zarautzen izan duen eragina azaltzen duen bideoa dugu hemen, Imanol Sorazuk egin duena. Klikatu argazkian.

http://vimeo.com/88173401











Ondoren begira itzazu Zarautzen bertan ateratako argazki hauek. Komentatuko ditugu klasean.





Saturday, April 16, 2016

DBH 3/4: Itsasoaren eragina

Hemen dituzu Getaria, Zumaia eta Donostiako aire-argazkiak. Identifika itzazu elementuak eta esan ezazu nola eratu den kostaldeko eremu bakoitza.





Friday, April 15, 2016

DBH 3/4: Ibaiaren ibilguak eta elementuak

Komenta itzazu irudi hauek klasean ikusitakoaren arabera.








Wednesday, April 13, 2016

Batxi 2: Lur. Bertako kalitatezko produktuak


http://www.euskolabel.net/vercontenido.asp?conid=13410&ididioma=2&menid=1419&web=6Egun hauetan nekazaritza eta abeltzaintza motak ikusi ditugu, alde batetik jasangarria/ekologikoa eta bestetik intentsiboa.
http://www.reynogourmet.com/index.php/eu/
Sar zaitezte webgune hauetan (irudietan klikatu) eta ikus ezazue zein produktu dauden barnean eta jasangarritasunaren arauak nola betetzen diren kasu bakoitzean.

Eusko Label
Reyno Gourmet


Monday, April 11, 2016

Batxi 2: Lur. Euskal Herriko babes eremuak

Bila ezazue ondorengo babes mota bakoitzari buruzko informazioa: Nork finkatzen duen eta zein helburu dituen.
   - Biosfera Erreserba
   - Ramsarko hitzarmena
   - Natura 2000

Bila ezazue ondorengo babes eremuei buruzko informazioa: Kokapena, azalera, ekosistemak, gizakiaren presentzia eta aplikatu zaion babesa.
   - Urdaibai
   - Salburua
   - Plaiaundi
   - Bardeak

Friday, April 8, 2016

DBH 3: Biologia. Bildotsaren aparatuak ikusten.

DBH 3E gelakoek bildotsaren arnas eta liseri aparatuak eta bihotza ikusi zuten. Eskerrikasko Lourdes.



Tuesday, April 5, 2016

DBH 4: Geologia. Paisaiaren elementuak

Hemen dituzue liburuan ikusi ditugun paisaiaren elementuen irudiak. Klikatu irudian handiago ikusteko.















Sunday, April 3, 2016

DBH 4: Urdaibaiko bideoa.

Martxoaren 22 eta 23an Urdaibaira egindako irteeran ateratako argazkiekin egindako bideoa duzue hemen, ea gustuko duzuen.

https://www.youtube.com/watch?v=Far3EuSJgxc&feature=em-upload_owner