Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, May 31, 2016

DBH 4: Geo. Lehiaketa. Mendien sorrera.

Hemen dituzu hainbat mendiren argazkiak, bakoitza bere izenarekin. Ordenagailua erabiliz bila ezazu ondorengo informazioa:
- Non dago?
- Sumendia da ala ez?
- Nola sortu da?








Hona hemen beste bi mendiren argazkiak. Nola sortu dira hauek? Erantzuna zailagoa da, animoooo...














Monday, May 30, 2016

DBH 4: Geologia. Harrien deformazioak eta hausturak.

Gaiaren azken aldera harrien deformazioak eta hausturak ikusi ditugu. Hemen dituzue hainbat argazki, ea ezagutzen dituzuen.







Batxi 2: Lur Zientzietako Selektibitateko azterketak

Hemen uzten dizkizuet azken sei urteetako selektibitate probak. Klikatu esteka bakoitzean urte hartako Lur Zientzietako azterketa ikusteko.

2010eko ekaina
2010eko uztaila

2011ko ekaina
2011ko uztaila

2012ko ekaina
2012ko uztaila

2013ko ekaina
2013ko uztaila

2014ko ekaina
2014ko uztaila

2015eko ekaina
2015eko uztaila


Friday, May 27, 2016

DBH 4: Geologia. Aurorak.

Klasean ikusi dugu Kanpo Nukleoaren jarduerak aurorak sortzen dituela. Ikus zazue NASAko sateliteen irudiekin egindako bideo ikusgarri hau. Klikatu argazkian:

https://www.youtube.com/watch?v=xIu4oyN-q_Q

Thursday, May 26, 2016

DBH 4: Bio. Lurrikarak 2010-2016

Hemen duzue Richter eskalan 6 gradutik gora izandako lurrikaren kokapena azaltzen duen munduko mapa. Beha itzazu ondo eta esan ezazu zein toki diren aktiboenak eta zer gertatzen den toki horietan hainbeste lurrikara izateko. Klikatu argazkian handiago ikusteko.


Tuesday, May 24, 2016

DBH 4: Lurrikarak eta sumendiak


Har ezazu munduko mapa mutu bat eta koka itzazu 2015eko eta 2016ko lurrikarak (puntutxo bidez) eta sumendiak (triangelu bidez). Horretarako klikatu ondorengo estekatan:


* 2015eko lurrikarak
* 2016ko lurrikarak
* Hamarkadako sumendiak

Tuesday, May 17, 2016

Sunday, May 15, 2016

DBH 4: Biologia. Zer gertatzen zaie erleei?

Erleei buruzko bideotxo interesgarria da. Erle mota desberdinetaz hitzegiten du eta desagertzen ari direneko arrazoiak ere ematen ditu. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=ffgih-I9mXE

Friday, May 13, 2016

DBH 4: Lehiaketa. Sigtuna.

Irudian duzuen kale hau Sigtunako kale nagusia da. Diotenez duela mila urte jadanik existitzen zen kale hau.

Orain herri txikia den arren, bikingoen garaian Suediako hiriburua izan zen. Kale hau jendez beteta zegoen beti, aintziraren ertzeko kalea baitzen eta bertan zegoen portura herrialde osoko merkatariak etortzen ziren. Gaur egun ordea kalea aintziratik urruti dago eta hori gutxi balitz bost metrotako altueran dago. Zer uste duzu gertatu dela?




Thursday, May 12, 2016

DBH 4: Geo. Lehiaketa: Pangearen puzlea.

Deskarga ezazu honako irudi hau eta osa itzazu Pangea eta gaur egungo Munduko mapa. Klikatu irudian handiago ikusteko.


Wednesday, May 11, 2016

DBH 4: Geologia. Pangea eta Amasia.

Mapa berezi bat ere erakutsi nahi dizuet. Gaur egungo herrialdeen proiekzioa garai bateko Pangeako lurretan. Ez da oso zientifikoa baina bitxia bai. Klikatu irudian handiago ikusteko.




















Amasiaren irudi bat ere jarriko dizuet. Ea gaur egungo kontinenteak identifikatzen dituzuen.











Hemen eboluzioa erakusten duen bideo labur bat, Amasiaren ikuspuntu desberdina ematen du. Fijatu zaitezte Iberiar penintsula eta Euskal Herriaren bilakaeran. Klikatu argazkian bideoa ikusteko.

https://www.youtube.com/watch?v=uGcDed4xVD4



Tuesday, May 10, 2016

DBH 4: 8. gaia. Errepasu ariketak.

Esan ezazu ondorengo esaldiak egiakzoak ala gezurrak diren eta gaizki daudenak zuzen itzazu:

Harrien zikloa:
a) Diagenesiari esker harri sedimentarioak sortzen dira.
b) Harri magmatikoak laba sumenditik atera eta hozten denean sortzen dira beti.
c) Lurrean barnera goazen heinean tenperatura handitu egiten da eta presioa txikitu.
d) Harri sedimentarioen adibide garbiak, kareharria, hareharria, konglomeratua eta granitoa dira.
e) Harri metamorfikoak harri sedimentarioek itxura aldatzen dutenean sortzen dira.
f) Euskal Herrian harri sedimentarioak dira nagusi.
g) Basaltoak granitoak baino dentsitate txikiagoa du.
h) Konglomeratua lurraren azalean sortzen da.

Lurraren osaera eta egitura:
a) Lurrak dentsitatearen arabera bereizten diren hiru geruza handi ditu barnean.
b) Litosferaren azpian Mohorovizicen etena dago.
c) Goi Mantua likidoa da, kanpo nukleoa bezala.
d) Lehmannen etenak egoera fisiko desberdinean dauden bi eremu bereizten ditu.
e) Lurreko burdin gehiena lurrazaleko meategietan dago.
f) Gutenberg zientzilari handia izan zen. Inprenta asmatu zuen eta Lurraren barneko eten bat aurkitu zuen.
g) Barne nukleoa 1000 km-tik gorako erradioa duen pilota metaliko erraldoi bat da.
h) Lurrak hiru egoeratan dauden geruzak ditu, solidoak, likidoak eta gasezkoak.

Monday, May 9, 2016

Batxi 2: Lur. Interfaseak.

Esan ezazu ondorengo esaldiak egiazkoak ala gezurrezkoak diren eta azal itzazu guztiak.

a) Urdaibaiko estuarioan hainbat estratifikazio horizontal azaltzen dira, esate baterako harea eta limoaren banaketa.
b) Itsas labarretan, interfasea izan arren, biodibertsitatea nahiko urria izaten da.
c) Koralezko arrezifeak ur epel eta nahiko gazietan baino ez dira agertzen.
d) Lurzoru frankoak %25 ura, %25 airea, %45 minerala eta %5 materia organikoa izaten du.
e) Lezka eta ihien zurtoin luzeak polinizazioa hobetzeko balio du bereziki.
f) Lixibiazio handiko lurzoruak emankorragoak izaten dira toki lehorretakoak baino.
g) Ekosistema baten habitat aniztasunak biodibertsitatea handitzen du, adibidez, koral arrezife, mangladia eta itsas belardietan. 
h) Maldarik gabeko lurzoruetan ekosistema emankorrak sortzen dira, urak ez baitu ihesik egiten.
i) Mende batetako lurzorua ez da lurzoru zaharra.
j) Landare psammofiloek faktore askori egin behar diote aurre.
k) Hegazti akuatikoa kontsumitzaile sekundarioak dira.
l) Podzol eta latosol motako lurzoruek badute antzekotasunik.

Sunday, May 8, 2016

DBH 4: Alfred Wegener eta kontinenteen jitoa

Hemen duzue Historia kanalak Lurraren historiaren inguruan egindako dokumentalaren zatitxo bat, 10 minutu besterik ez. Bertan Alfred Wegenerren teoria azaltzen da. Irudian duzuena Eurasia eta Ipar Amerikako plaken arteko tartea da, Islandian dagoena. Klikatu argazkian bideoa ikusteko.

https://www.youtube.com/watch?v=_XNgzz8FTvc

Saturday, May 7, 2016

DBH 4: Geologia. Harri motak.

Honako hauek dira klasean ikusi genituen harri motak. Klikatu argazkian.

https://docs.google.com/presentation/d/1vdDuE7xUePsxIV4cgprO4IaW0BSbq2FQlf27Zo9IxPY/present#slide=id.p

Thursday, May 5, 2016

Batxi 2: Lur. Kostaldeko hegaztiak.

Hemen dituzue zortzi hegaztiren argazkiak. Bakoitzari buruz honako informazio hau bila ezazue:
- Izena: euskaraz, gaztelera eta izen zientifikoa.
- Tamaina.
- Elikadura.
- Kokapen geografikoa, ekosistema mota.

Hegaztiak:









Wednesday, May 4, 2016

DBH 3: Biologia. Dastamena.

Hemen duzue dastamenaren inguruko bideo interesgarria. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=g60laPlbEGs

Tuesday, May 3, 2016

Batxi 2: Lur. Landare psammofiloak.

Zer esan nahi du psammofilo hitzak?
Zein faktoreri egin behar diote aurre?

Hona hemen bost landare psammofilo. Bila ezazu beraiei buruzko informazioa eta esan ezazu non bizi diren eta zein moldaera garatu dituzten:
- Ammophila arenaria
- Crucianella maritima
- Calystegia soldanella
- Eryngium maritimum
- Pancratium maritimum

Honetaz gain, Euskal Herriko endemikoa den landare espezie bat badugu, Armeria euscadiensis. Bila ezazu berari buruzko informazioa ere.

Monday, May 2, 2016

DBH 3: Biologia. Zentzumenak.














1) Arzaken jatetxera joan zara eta janari goxo bat dastatu duzu. Bere osagaiak zeintzuk diren asmatu nahi duzunez, zer egingo duzu? Zergatik? 
2) Etxera sartu zara eta usain ezagun bat hartu duzu, baina ez duzu asmatzen zer den. Zer egingo duzu? Zergatik? 
3) Miopia dugunok betaurrekoak jazten ditugu. Zertarako? Zerk ez digu ondo funtzionatzen ba?
4) Hotzeria dugunean ez dugu usainik hartzen. Zergatik?