Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, September 29, 2017

Lentejaren desafioa

Saia zaitezte hau egiten eta bidali argazkiak.















Hona jasotzen ari naizen argazkiak:












Elenaren txanpona

Thursday, September 28, 2017

DBH 3: Bio. Ehunak

Hemen baditugu gorputzeko hainbat organo edo atal. Identifika itzazu bakoitzak dituen ehunak:








Monday, September 25, 2017

DBH 3: Biologia. Ehunen argazkiak.

Identifika itzazue ondorengo ehunak:












Friday, September 22, 2017

DBH 3/4: Bio. Zelulen mikrografiak

Hemen dituzue zelulen atalen mikrografiak (klikatu argazkian handiago ikusteko). Ea denak identifikatzen dituzuen.













Wednesday, September 20, 2017

Batxi 1/2: Bio. Diatomeak

Hemen duzue diatomeen inguruko bideo txiki bat. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=JYB5529hDPI

Tuesday, September 19, 2017

Batxi 2: Bio. 1 gaiaren errepasua.

Azal itzazu honako kontzeptu hauek ahalik eta zehaztasun handienarekin.













a) Kapilaritatea
b) Oligoelementua
c) Tanpoi-sistema
d) Ingurune isotonikoa
e) Karbonoaren hibridazio motak
f) Van der Waals indarra
g) Talde funtzionala
h) Sakabanatze koloidala
i) Azaleko tentsioa
j) Molekula kobalente polarra
k) Erakarpen elektrostatikoa
l) Molekula hidrofiloa
m) Plasmolisia
n) Uraren egitura erretikularra
o) Lehen mailako bioelementuen ezaugarriak

Monday, September 18, 2017

Batxi 2: Bio. Difusioa, Osmosia eta Dialisia

Difusioa, Osmosia eta Dialisia agertzen dituen animazio bat duzue hemen. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=WjUp7Gjd8bY

Friday, September 15, 2017

Batxi 2: Bio. Uraren propietateak izaki bizidunetan

Hona hemen hiru izaki bizidun, beraien artean oso desberdinak. bakoitzak uraren propietate bati esker lortzen du bizirik irautea. Aurki ezazu zein den bakoitzarentzako onuragarria den propietate hori eta azal ezazu zein eragin duen bizidun horrengan.


Gerris lacustris

uraren azalean bizi da




Sequoia sempervirens

115 metrotako altuera
har dezake




Chrysaora achlyos

forma mantentzen du

Wednesday, September 6, 2017

DBH 3: Metodo zientifikoa

Hona hemen metodo zientifikoa lantzeko ariketatxo bat.
Planteaturiko egoera bakoitzarekin galdera egokia formulatu, hipotesiak zerrendatu eta hipotesi bakoitza baieztatu edo baztertzeko froga egokiak diseinatu. Hauek dira egoerak:
1) Telebistako mandoaren botoi gorriari eman diot baina telebista ez da piztu.
2) Josuk gidatzen duen trena egunero 8:00etan iristen da geltokira. Nire erlojuan 8:02 dira baina trenik ez da ageri.
3) Olentzerori zapatila berriak eskatu dizkiozu. Gabon gauean zure opariaren kutxa ireki, eta hau sorpresa! Galtzerdiak zeuden barruan!
4) Ordenagailuan "M" tekla sakatu dut baina pantailan "W" hizkia azaldu da.
5) Goizean kamiseta garbitu eta lehortzen utzi duzu zintzilikatuta. Arratsaldean jasotzera joan zarenean oraindik bustita dagoela konturatu zara.
6) Gasteiztik duela 10 egun bidali nuen postala ez da oraindik etxera iritsi.