Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, November 29, 2017

Batxi 2: Biologia. Glikokaliza

Hemen dituzue glikokalizaren irudi pare bat, denak ere mikroskopio elektronikoarekin ateratakoak. Lehenengoan bakterio baten glikokaliza ikusten da eta bigarrenean giza zilborrestearen zain bateko endotelioko zelulen glikokaliza (lau argazki).















Gogoratu Glikokalizaren funtzioak:
1) Zelularen gainazala babesten du eta ura xurgatzen duenez labainkorra bihurtzen du.
2) Beste zelula batzuk hautematen ditu eta lotu egiten zaie.
3) Sustantzia edo partikulak hauteman eta finkatzen ditu.
4) Heste epitelioko mikrobiloetan produktuak degradatzen dituzten entzimen ainguralekua da.

Tuesday, November 28, 2017

DBH 3/4: Bio. Zelula eukariotoa

Hemen duzue zelularen inguruko bideo bat, ikuspegi berritzailea ematen duena. Inner Life of the Cell (Zelularen barne bizitza). Ea gustuko duzuen. Klikatu argazkian.


Batxi 2: Biologia. Proteina motorraren animazioa

Hemen duzue Utrecht-eko Unibertistateko Hoogenraad laborategiak egindako animazioa, "A day in the life of a motor protein". Bitxia behintzat bada, ea gustuko duzuen. Klikatu argazkian.


Friday, November 24, 2017

Batxi 1/2: Biologia. Zelula motak

Esan ezazu ondorengo esaldiak zein zelula motari dagozkion.
- Zelula prokariotoa
- Animali zelula eukariotoa
- Landare zelula eukariotoa

a) Erribosoma txikiak dituzte.
b) Zentrioloak dituzte.
c) Arnasketa zelularra mesosoman egiten dute.
d) Moneroak dira.
e) Forma irregularra izan ohi dute.
f) Nukleoidea dute.
g) Zelula pareta dute.
h) Nukleoa zelularen alde batera desplazaturik daukate.
i) Fotosintesia egiten dute.
j) Zelulabakarrak dira.
k) Lisosoma ugari dituzte.
l) Plasmidoak izan ditzakete.
m) Zitoeskeletua daukate.
n) Kapsula eratzen dute.
o) Bakuoloa handitzen doa denbora igaro ahala.
p) Finbriak dituzte.
q) Gure hesteetan aurki ditzakegu.
r) Kromosoma bakarra dute.
s) Gram + edo Gram - izan daitezke.
t) Zaharrenak dira.

Tuesday, November 21, 2017

Batxi 1/2: Biologia. ADNaren kondentsazio mailak

Bideo honetan ongi ikusten da ADN-aren kondentsazioa helize bikoitza izatetik kromosoma izateraino. Klikatu argazkian.


Sunday, November 19, 2017

DBH 4: Biologia. ADN eta ARN molekulak.

ADNa kopiatzea izango da gure lana. Lehenengo bideotxoan hiru ADN zati erakutsiko dizkizuegu eta bakoitzaren osagarria idatzi beharko duzue. Lehenengo zatia erraza da, bigarrena ere bai, hirugarrena luzeagoa, beraz zailtxoagoa.









Bigarren bideo honetan ADNaren osagarria izango den ARN sekuentzia bilatu beharko duzue. Hau superzaila da eta ez dugu uste lortuko duzuenik, baina bueno... saiatu...









Hemen aurkezten dizkizuegu ARNaren bi zati (bideo bakoitzean bat). Saia zaitezte kode genetikoa erabiliz aminoazidoen katea osatzen.
Beraz:
1) Idatzi koadernoan bideoan ikusitako sekuentzia.
2) Bilatu kode genetikoaren inguruko informazioa interneten.
3) Idatzi aminoazidoen sekuentzia.

1. bideoa








2. bideoa

Friday, November 17, 2017

DBH 4: Biologia. Daltonismoa.

Daltonismoaren gaia jorratu dugula eta, Eirek honako bideo hau jarri zigun gelan. El Hormigero telebista saioan gertatu zen, hiru pertsona daltonikok betaurreko bereziak jantzi eta koloreak lehen aldiz ikusi zituzten. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=zC-ornwOpAk

Thursday, November 16, 2017

Gasteiztarrak Zumaian

Unamunotarrak non eta Zumaian, hau poza! Zoragarriak zarete.
Segi halako jator!




Tuesday, November 14, 2017

DBH 3: Biologia. Elikagaiak















Gaiaren errepasua egiteko hona hemen ariketa bat.
Azter itzazue ondorengo elikagaiak eta eman ezazue bakoitzari buruzko informazio hau:
- Elikagai mota.
- Elikagaien gurpileko taldea.
- Dituen mantenugaiak.
- Kontserbatzeko metodoak

Elikagaiak honako hauek dira:
- Ogia
- Garbantzuak
- Melokotoia
- Tomatea
- Esnea
- Sardinak
- Gurina
- Sagarra
- Pamplona txorizo xerrak
- Piper gorriak

Wednesday, November 8, 2017

DBH 3: Biologia. Elikagai transgenikoak

Klasean elikagai transgenikoak ikusi ditugu, bereziki landareak; tomatea, patata, sagarra, artoa...





















Ingeriaritza genetikoari esker animaliekin ere saiakera ugari agin dira, batzuk oso bitxiak eta etikoki zalantzazkoak. Ikus itzazue argazki hauek:

Katu fluoreszentea:















Lau hegaletako eulia:















Behi urdin belgiarra:

Monday, November 6, 2017

DBH 3: Biologia. Kontserbazio metodoak

Hona hemen hainbat elikagai kontserba. Esan ezazu nola kontserbaturik dagoen bakoitza eta zergatik erabiltzen den metodo hori.





















Friday, November 3, 2017

DBH 4: Biologia. Heterokromosomen genetika ariketak

Sexuari loturiko gaixotasunen ariketak dituzu jarraian:

1) Posible al da ondo ikusten duten gurasoek alaba daltonikoa izatea? Eta seme daltonikoa izatea?

2) Gizon hemofiliko batek hemofiliaren eramalea den alaba dauka. Hau gerta dadin ezinbestekoa al da emaztea ere eramalea izatea?


3) Gizon hemofiliko eta emakume eramalea haur baten esperoan daude.
    a) Zein da haurra jaio aurretik hiltzearen probabilitatea?
    b) Haurra jaio bada, zein da hemofilikoa izateko daukan probabilitatea?

4) Zein da emakume daltoniko batek seme daltonikoa izateko daukan probabilitatea? Aukera berdina al du alaba daltonikoa izateko?

5) Emakume batek eta gizon hemofiliko batek seme hemofilikoa izan dute. Zein da emakumearen genotipoa?

6) Gizon normal batek eta daltonismoaren eramalea den emakumeak lau seme daltoniko izan dituzte. Posible al da hori?