Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, December 19, 2017

DBH 3: Biologia. Nutrizioaren gurutzegrama (1)

Hemen duzue orain arte Nutrizioaren barnean ikusi ditugun kontzeptuen inguruko gurutzegrama eta pasahitza. Elikaduraren gaia eta horretaz gain Digestio eta Arnas aparatuak hartzen ditu. Klikatu argazkietan.




Monday, December 18, 2017

Elurra Zumaian!

Garazik bidali dizkit argazki hauek. Abenduaren 1ean ateratakoak dira. Bertan Itzurun hondartza zuri ikusten da. Eskerrikasko Garazi.



Wednesday, December 13, 2017

Agenda 21: Insostenible

Hemen duzue "Insostenible" izeneko laburmetraia. Ikus ezazue (klikatu argazkian) eta ondoren azpiko galderak erantzun.













Galderak:
- Zein da "insostenible" laburmetraiak eman nahi duigun ikasgaia?
- Filmean agertzen diren produktuen artean zeintzuk dira ohikoak zuen etxeetan/lagunartean?
- Hauetatik zenbat erosten dituzue plastikotan bilduta?
- Zuen herrietan badago aukerarik erosketa berdina plastikorik gabe egiteko?

Monday, December 11, 2017

Batxi 2: Bio. Zitoeskeletua (formulak eta argazkiak)

Zitoeskeletuko egitura berezien formulak:
 - Zentrioloak:                9 x 3 + 0
 - Zilioak eta flageloak:
      - Axonema:              9 x 2 + 2
      - Trantsizio gunea:    9 x 2 + 0
      - Korpuskulu basala:  9 x 3 + 0

Argazkiak (klikatu bertan handiago ikusteko):



Saturday, December 9, 2017

DBH 4: Biologia. Transkripzioa eta Erreplikazioa.

Hemen dituzue bi bideo. Ingelesez daude, sentitzen dut, baina irudiek oso ongi erakusten dituzte prozesuak.

Lehenengo bideoak ADNaren transkripzioa nola gertatzen den erakusten du.












Bigarrenean erribosoma ARN mezularia itzultzen ikusten da.













Hona hemen bideotxo bat proteinak nola sortzen diren azaltzen duena.

Tuesday, December 5, 2017

DBH 3/Batxi 2: Bio. Neutrofiloa bakteria ehizatzen.

Bideo famatu bat dakarkizuet oraingoan. Bertan neutrofilo bat (globulo zuria) ageri da bakteria bat ehizatzen. Inguruko egitura esferikoak eritrozitoak (globulo gorriak) dira. Klikatu argazkian.


Monday, December 4, 2017

Batxi 2: Biologia. Zelula mintzaren mikrografiak.

Hemen dituzue hainbat mikrografia. Klikatu argazkietan haundiago ikusteko.




Zelula loturak







GAP loturak

Hemidesmosomak


Fagozitosia







Pinozitosia

Friday, December 1, 2017

Batxi 2: Kuadrilla edarra

Gaur sorpresa itzela emun doztazue.
Eskerrikaskoooo, mundialak zarie!!!