Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, December 15, 2020

Batxi 2: Biologia. Zelularen barnealdea.

 Hemen duzue zelularen inguruko bideo bat, Inner Life of the Cell (Zelularen barne bizitza). Ea gustuko duzuen. Klikatu argazkian.



Batxi 2: Biologia. Organuluen irudiak eta abar.

Hemen dituzue zelula eukarioto baten organuluen irudiak. Klikatu irudietan handiago ikusteko.









Monday, December 14, 2020

Batxi 2: Biologia. Mikrotubuloz osaturiko egiturak

 Hemen dituzue mikrotubuloz osaturiko egituren mikrografiak. Klikatu irudietan handiago ikusteko





Thursday, December 10, 2020

Batxi 2: Biologia. Zelulen arteko loturak.

 Hemen dituzue hainbat mikrografia. Bertan zelulen arteko loturak ikusten dira.









Tuesday, November 10, 2020

Batxi 2: Biologia. Entzima alosterikoak.

Bideo labur honetan feedback bidezko entzimen inhibizioa azaltzen da. Ingelesez dagoen arren oso ongi ulertzen da. Klikatu argazkian.





Monday, October 19, 2020

Batxi 2: Bio. Hartzak eta azeriak

Hemen dituzue hiru azeri. Konpara itzazue beren itxurak eta zergatiak bilatu. Klikatu argazkietan handiago ikusteko. 

Poloetako azeria, gure basoetakoa eta basamortuko fennec-a. 









Ariketa berdina egingo dugu hartzekin: 

Hartz zuria, hartz arrea, panda hartza eta hartz malaisiarra.






Batxi 2: Bio. Lipidoak

Hona hemen eguneroko bizitzako hainbat argazki/irudi. Denetan lipidoren bat agertzen da. Azter itzazu eta esan ezazu zein lipido dagoen bakoitzean, zein motatakoak diren, zein osagai dituzten eta zein funtzio betetzen dituzten.










Thursday, October 8, 2020

Tuesday, October 6, 2020

Batxi 2: Bio. Gluzidoak

Hona hemen hainbat irudi. Azter ezazu bakoitza eta esan ezazu zein polisakarido edo disakaridorekin lotzen duzun eta zeintzuk diren monomeroak.






















Ondoren fruta batzuen argazkiak dituzu. Bakoitzean heldutasun maila desberdina agertzen da. Zein aukeratuko zenuke jateko? Zergatik? Zer gertatu da fruta bakoitzean horrelako aldaketak izateko? 





Tuesday, September 29, 2020

Batxi 2: Bio. Osmosiaren adibideak

Hona hemen osmosiaren adibide erreal batzuk. Azter itzazu irudiak eta kontatu zer gertatzen den bakoitzean.





Thursday, September 24, 2020

Batxi 2: Bio. Uraren propietateak

Hona hemen hainbat argazki. Identifika ezazu bakoitzean agertzen den uraren propietatea eta esan ezazu nola funtzionatzen duen.