Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, March 23, 2020

Batxi 2: Biologia. Birusak

Hona hemen birusen hainbat argazki. Beha itzazu ongi, esan zein multzotakoak diren eta zein ezaugarri dituzten. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.





Thursday, March 19, 2020

Batxi 2: Biologia. Mutazioen inguruko argazkiak

Hemen dituzue mutazioen gaian ikusi ditugun kontzeptuekin loturiko argazki batzuk. Komenta ezazue bertan ikusten duzuena. Klasean erabilitako kontzeptu zientifikoak erabil itzazue mesedez. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.







Thursday, March 5, 2020

Batxi 2: Biologia. mendelen ilarrak

Hemen duzue Mendelek ilarrekin aztertu zituen  zazpi ezaugarriak agertzen dituen taula. Euskarazko Wikipediatik ateratakoa da.




Wednesday, March 4, 2020

Batxi 2: Biologia. Izaki mikroskopikoak (2)
















Aurrez zelulabakar eukariotoekin egin genuen bezala, orain izaki txikiagoak aztertuko ditugu, bakterioak, arkeobakterioak eta birusak.

Honako informazio hau bilatu beharko dugu:

1) Bakterioak eta arkeobakterioak
- Itxuraren arabera zein multzotan sailkatzen dira?
- Gram tindaketaren arabera zein multzotan sailkatzen dira?
- Zelularen osagaiak.
- Non aurkitzen dira?
- Kaltegarriak badira zein gaixotasun sortzen dute? Deskribatu gaixotasuna
- Onuragarriak badira zertan laguntzen digute? Deskribatu prozesua
- Bitxikeriaren bat ba al dute?
- Egin ezazu marrazkia eskuz.

Bakterioak:
Clostridium tetani
Lactobacillus acidophilus
Prochlorococcus
Pseudomonas aeruginosa
Proteus mirabilis
Streptomyces griseus
Synechococcus
Treponema pallidum

Arkeobakterioak:
Methanocaldococcus jannaschii
Thermococcus gammatolerans


2) Birusak
- Birusaren osagaiak
- Zein multzotan sailkatzen dira?
- Zein gaixotasun eragiten dute? Deskribatu gaixotasuna
- Non aurkitzen dira?
- Bitxikeriaren bat ba al dute?
- Egin ezazu marrazkia eskuz

Zerrenda:
A influenzabirusa
Ebola birusa
Errinobirusa
Herpesbirusa
Tomatearen brontzeatuaren birusa
Paramyxoviridae
T4 fagoa