Ongi etorriak Mikelen Txokora
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Friday, April 28, 2023
Sunday, April 23, 2023
Batxi 2: Biologia. Birusen irudiak.
Beha itzazu birusen irudi hauek. Saia zaitez birusak identifikatzen, gutxienez esan zein motatakoa diren. Klikatu irudietan handiago ikusteko.
Batxi 2. Biologia. Bakterioen irudiak.
Batxi 2: Biologia. Mikroorganismoen abetiak.
Bakterioak eta birusak bereizteko hona hemen bi abesti. Abestien hitzak aditu, klasean eman ditugun gauzak kantatzen baitituzte. Ea gustatzen zaizkizuen. Klikatu estekatan.
Sunday, April 2, 2023
DBH 4: Biologia. Transkripzioa eta itzulpena
DNA kopiatzea izango da gure lana. Lehenengo bideotxoan hiru DNA zati erakutsiko dizkizuegu eta bakoitzaren osagarria idatzi beharko duzue. Lehenengo zatia erraza da, bigarrena ere bai, hirugarrena luzeagoa, beraz zailtxoagoa.
Bigarren bideo honetan DNAren osagarria izango den mRNA sekuentzia bilatu beharko duzue.
Hemen aurkezten dizkizuegu mRNAren bi zati (bideo bakoitzean bat). Saia zaitezte kode genetikoa erabiliz aminoazidoen katea osatzen.
1. bideoa
2. bideoa
Sunday, March 26, 2023
Batxi 2: Biologia. Immunologia eta mikrobiologiaren inguruko ikerketa txikiak
1. Euskaraz txertoa esaten bazaio ere gazteleraz "vacuna" du izena. Txertoaren jatorriari egiten dio erreferentzia. Nor izan zen lehen txertoaren egilea? Zergatik deitzen zaio vacuna? Erantzun itzazu galderak istorioa kontatuz.
2. HeLa zelulak mundu guztian erabiltzen diren zelula berezi batzuk dira. Zergatik dute HeLa zelula izena? Konta ezazu atzean dagoen istorioa.
3. Nor da Tasha Sturm? Zer erakutsi/demostratu zuen? konta ezazu istorioa.
4. Zer da Rhizobium? Konta ezazu zer egiten duen eta zergatik den garrantzitsua.
5. Zer esan nahi zuen jatorrian "virus" hitzak? Aurkitu zen lehenengo birusari zor dio izendapen hori. Zein zen lehenengo birus hori eta zergatik hartu zen hain kontutan?
6. Zer da Balmis espedizioa? Konta ezazu noiz egin zen eta zein zen helburua.
Thursday, March 23, 2023
Tribuaren berbak: Euskara eta zientzia.
Hemen duzue Tribuaren berbak saioan euskara eta zientziaren arteko harremana aztertzen duen programa. Klikatu argazkian:
DBH 4: Biologia. Down sindromearen inguruko bideoa. Ur handitan
ETBko Ur handitan saioko "21. kromosoma, XXI. mendean" kapitulua duzue ikusgai. Genetika aztertu dugun honetan gure artean dugun ohiko sindrome bat izanik aberasgarria da horrelako saioak ikustea.
Friday, March 17, 2023
Thursday, February 16, 2023
Batxi 2/DBH 4: Biologia. Giza genoma
Giza Genomaren inguruko bideoa duzue hemen. Genoma dezifratzeak etorkizunean ekar ditzakeen aukerak aztetzen ditu. Klikatu argazkian.
Sunday, January 29, 2023
Batxi 2: Biologia. Zelularen inguruko galderak erantzuten dituen bideoa
Centro de Biologia Molecurar Severo Ochoa (CBMSO) elkartean egindako bideo interesgarria, zelularen inguruko galderak erantzuten baititu. Klikatu argazkian.
DBH 4: Biologia. Mendelen legeen inguruko bideoa
Hona hemen Gregor Mendelen lanari buruzko bideo bat. Urte batzuk baditu, baina interesgarria da Genetikaren gaiari hasiera emateko. Klikatu argazkian.