Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, March 26, 2023

Batxi 2: Biologia. Immunologia eta mikrobiologiaren inguruko ikerketa txikiak


1. Euskaraz txertoa esaten bazaio ere gazteleraz "vacuna" du izena. Txertoaren jatorriari egiten dio erreferentzia. Nor izan zen lehen txertoaren egilea? Zergatik deitzen zaio vacuna? Erantzun itzazu galderak istorioa kontatuz.

2. HeLa zelulak mundu guztian erabiltzen diren zelula berezi batzuk dira. Zergatik dute HeLa zelula izena? Konta ezazu atzean dagoen istorioa.

3. Nor da Tasha Sturm? Zer erakutsi/demostratu zuen? konta ezazu istorioa.

4. Zer da Rhizobium? Konta ezazu zer egiten duen eta zergatik den garrantzitsua.

5. Zer esan nahi zuen jatorrian "virus" hitzak? Aurkitu zen lehenengo birusari zor dio izendapen hori. Zein zen lehenengo birus hori eta zergatik hartu zen hain kontutan?

6. Zer da Balmis espedizioa? Konta ezazu noiz egin zen eta zein zen helburua.

Thursday, March 23, 2023

Tribuaren berbak: Euskara eta zientzia.

 Hemen duzue Tribuaren berbak saioan euskara eta zientziaren arteko harremana aztertzen duen programa. Klikatu argazkian:


http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1906546/bideoa-zientzia-eta-euskara-aztergai-tribuaren-berbak-saioan/
Ondoren gelan hausnarketatxo bat egingo dugu eta horretarako galdera hauek erantzungo ditugu:
1) Zer esan zuen Adolfo Suarezek 1976an? Zein da zure iritzia honen inguruan?
2) Askotan entzun behar izan dugu D ereduan euskara arloak orduak kentzen dizkiola matematikari. Baina bideoan diotenez elebitasunak kalte ala on egiten die gainerako arloei?
3) Hona hemen bertsoa egiteko Galtxagorriri jarritako lau oinak: bertsolari, kantari, ugari, adi. Ea gai zareten errobotak baino bertso hobea egiteko.
4) Deskribatu NAO errobota. Etorkizunean horrelakoak ohikoak izango direla uste duzue?
5) Zer da IXA taldea?
6) Pisia eta Kimia liburuetako definizio bana duzue hemen. Ea asmatzen duzuen zein kontzeptu azaltzen ari diren:  
a) Igi guztietan iru gauza egoten dira; bidarloa, yoerea eta arintzea.
b) Kizi guztiak bitariko txatalak daukiez: txatalok Kizigunak, emea, (+ ikurragaz iragarten dana) eta Kizi-azalak, tximista-arra, (- ikurragaz iragarten dana).
7) Zeintzuk dira zientziaren hizkuntzak?
8) Zer da Lirainosaurus Astibiae? Zer da Wolframa?
9) Euskal Zientzia Fikziorik ba al dago?
10) Zein da Elhuyar fundazioaren helburua? Zein komunikazio formaturekin egiten du lan?

DBH 4: Biologia. Down sindromearen inguruko bideoa. Ur handitan

ETBko Ur handitan saioko "21. kromosoma, XXI. mendean" kapitulua duzue ikusgai. Genetika aztertu dugun honetan gure artean dugun ohiko sindrome bat izanik aberasgarria da horrelako saioak ikustea.

Klikatu argazkian.



Friday, March 17, 2023