Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, December 4, 2009

DBH 1: Natura. Aldaketa klimatikoa (1)

Klasean atmosferaren kutsaduraren atala aztertzen ari gara eta lehenengo berotegi efektuaren sorrera eta ondorioen inguruko hausnarketatxoa egin dugu. Ondorioetako bat poloetako izotzen urtzea dela ikusi dugu eta Google Earthen "Tuvalu" aurkitu eta behatzeko eskatu dizuet. Google Earth ez daukazuenentzako hona hemen Tuvaluren pantailazo batzuk (klikatu argazkian haundiago ikusteko).
Irakur ezazue era berean wikipediak Tuvaluren inguruan daukan informazioa. Asteazkenean klasean komentatuko dugu ikusitakoa.

Tuesday, December 1, 2009

DBH 2: Mate Tailerra. Euriborraren bilakaera

Etxeak erosteko mailegua eskatzerakoan, banketxeak dirua ematen digu baina interesekin itzuli behar izaten diogu. Interesak hilabetero birkalkulatzen dira eta normalean Euribor izeneko indizea erabiltzen da horretarako, hori da Alazneren kasua. Alaznek hilabeteroko kuotari Euriborraren indizea + 0'50 gehitu behar izaten dio.
Olaiak berriz tratu berezia egina du banketxearekin eta berak interes finko bat lortu du, 3'20koa.

Klikatu hemen Euriborraren azken bost urteotako bilakaera ikusteko.

a) Kontutan izanik biek 2008ko urtarrilean eskatu zituztela maileguak nori atera zaio hobeto?

b) Zein izan da Euriborrak 2005eko urtarriletik izan duen balio txikiena? eta zein altuena?

c) Zein izan da Euriborraren batazbestekoa tarte horretan?

d) Zenbat hilabete egin ditu batazbestekoaren gainetik? eta zenbat azpitik?

Wednesday, November 25, 2009

DBH 1: Natura. Atmosferaren egitura

Ostadar-eko bigarren unitatea aztertzen hasi gara, Airea eta ura, gure altxorrak izena duena. Hasi atmosfera aztertuz egin dugu, eta zehatzago esanda atmosferaren geruzak aztertuz. Horreratara hona hemen sarean aurkitu dudan animazio bat. Klikatu irudian eta www.caosyciencia.com web orrialdeko animazio bat ikusiko duzue.

Sunday, November 22, 2009

DBH 1: Teknologia. Zubiak

Orain zubiak eraiki behar dituzuenez hona hemen lagungarri izango zaizkizuen hainbat eredu (irudiaren gainean klikatuz gero handiago ikusiko dituzu).
Azter ezazu irudi bakoitza eta esan ezazu ikasitako zeintzu elementu ikusten dituzun berauetan:

a) Bizkaia zubia (Portugalete, Euskal herria)



b) Forth bridge (Edinburgh, Eskozia)





c) Golden Gate (San Francisco, AEB)



d) Krčki Most (Kroazia)


e) Øresundsbroen (Danimarka-Suedia)


f) Ponte Dom Luís (Porto, Portugal)


g) Puente de Rosario-Victoria (Argentina)


h) Harbour Bridge (Sydney, Australia)

i) Tower Bridge (London, Ingalaterra)

DBH 1: Teknologia. Egiturak

Ikus ezazu duela bi urte Oiongo San Bizente ikastolako ikasleek nolako egiturak egin zituzten papera soilik erabiliz.

Tuesday, November 10, 2009

DBH 2: Mate. Berreketak eta Erroketak

Aste honetan azterketa daukagunez hona hemen Berreketen eta Erroketen errepasu ariketak.
Klikatu irudietan eta ariketak ongi ikusiko dituzu.

Saturday, November 7, 2009

DBH 1: Natura. Astroen tamainak

Hona hemen astroen tamainen arteko konparazioa ikusten deneko bideo bat. Ilargitik hasi eta Antares izerreraino iristen da.

Wednesday, November 4, 2009

DBH1: Natura. Eguzki eklipsea 2005

Ez dakit gogoratuko duzuen 2005eko urriaren 3an ikusi ahal izan genuen eklipsea.
Eguzki eklipse partziala izan zen eta hemen dituzue Oiongo ikastolako patioan atera nituen hiru argazki. Lehenengoa ohikoa da, baina beste biak oso bereziak dira, ezta?












Tuesday, November 3, 2009

DBH1: Natura. Eklipseak

Hurrengo eklipseen berri eman digu Estatu Batuetako NASA erakundeak.

2009ko abenduaren 31ean ilargi eklipsea. Klikatu hemen xehetasunak ikusteko.

2010ko urtarrilaren 15ean eguzki eklipsea. Klikatu argazkian handiagoa ikusteko.







2010ko ekainaren 26an ilargi eklipsea. Klikatu hemen xehetasunak ikusteko.

2010ko uztailaren 11ean eguzki eklipsea. Klikatu argazkian handiagoa ikusteko.








2010ko abenduaren 21an ilargi eklipsea. Klikatu hemen xehetasunak ikusteko.

DBH1: Natura. Lurraren mugimenduak

Hona hemen Lurraren, ilargiaren eta eguzkiaren mugimenduen inguruko animazio batzuk.

Lehenengo irudian klikatzen baduzu Lurraren translazioa ikusi ahal izango duzu. Exploring Earth web orritik atera dut animazio hau.





Bigarren irudian eguzki eklipsearen inguruko animazio bat daukagu. BBC-rena da animazioa eta beraz ingelesez dago, baina badakit arazorik ez duzuela hizkuntzarekin... Klikatu irudian eta BBCren web orrira pasako zara.



Hirugarren irudian ilargi eklipsearen animazio bat ikus dezakegu Lunar Eclipse Animation web orrian. Oraingoan ere irudian klikatu behar duzu.




Laugarren irudian itsasaldien animazio bat ikusiko dugu. Hau ere ingelesez dago, aimsorri, Science & Tecnologies Focus web orrian aurkitu dut eta.