Hemen dituzu hainbat argazki. Saia zaitez bakoitzaren ur portzentaia interneten bilatzen.










2) Patxi, Peru eta Pello perretxikotan joan dira. Patxik Peruk baino hiru gehiago hartu ditu eta Pellok Peruk baino bi gutxiago. Etxera itzultzean tortilla ederra egin dute batutako 43 perretxi- koekin. Zenbat batu ditu bakoitzak?
3) Triangelu isoszele baten itxurako baratza dauka osaba Txominek. Oinarriak, berdinak diren aldeak baino 20 metro gutxiago ditu. Kalkula ezazu:
a) Alde bakoitzaren neurriak jakinik perimetroa 220 metrotakoa dela.
b) Baratza hesitu nahi du eta bi metro bakoitzeko makila bat sartuko du. Zenbat makila erabili beharko ditu alde bakoitzean eta guztira?
c) Makila bakoitzak 1'5 € balio ditu eta inguratzeko alanbreak 0'3 metro bakoitzeko. Zenbat diru gastatuko du guztia hesitzen?
4) Joxantonioren adina zein den jakin nahi dugu. Badakigu daukan adinaren erdia bete zuen egunean unibertsitatean ikasten bukatu zuela, ondoren adinaren herena lanean egon zen baina orain bederatzi urte daramatza lanik gabe. Zein da Joxantonioren adina?
Berotegi efektua ikusi ondoren ozono geruzaren zuloa aztertu dugu. Jadanik badakigu Antarktika aldean dagoela zuloa, baina zein tamainatakoa da? eta zela joan da handitzen denborak aurrera egin ahala? Horretarako animazio bat aurkitu dut wikipedian. Klikatu hemen.
Klasean atmosferaren kutsaduraren atala aztertzen ari gara eta lehenengo berotegi efektuaren sorrera eta ondorioen inguruko hausnarketatxoa egin dugu. Ondorioetako bat poloetako izotzen urtzea dela ikusi dugu eta Google Earthen "Tuvalu" aurkitu eta behatzeko eskatu dizuet. Google Earth ez daukazuenentzako hona hemen Tuvaluren pantailazo batzuk (klikatu argazkian haundiago ikusteko). 
Etxeak erosteko mailegua eskatzerakoan, banketxeak dirua ematen digu baina interesekin itzuli behar izaten diogu. Interesak hilabetero birkalkulatzen dira eta normalean Euribor izeneko indizea erabiltzen da horretarako, hori da Alazneren kasua. Alaznek hilabeteroko kuotari Euriborraren indizea + 0'50 gehitu behar izaten dio.