Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, September 30, 2008

DBH 4: Fisika. Higidura Zirkular Uniformea

Higidura Zirkular Uniformea aztertzen hasi garela, ea gai zareten Leon Dormido ondoko errota eoliko honen aspen abiadura angeluarra kalkulatzeko (rpm eta rad/s-tan).

Horretaz aparte, jakin badakigu aspa bakoitzak 25 metrotako luzera daukala. Zein izango da asparen puntak izango duen abiadura (km/h eta m/s-tan)?

Friday, September 26, 2008

DBH 2: Matematika. Etxerako lanak

Etxerako lanak direla eta, ez dakit azkenean ongi ulertu didazuen baina BAI, 8. ariketa ere egin behar da.

Bestalde espero dut oso ongi pasako duzuela Zuhatzan eta argazki ugari aterako dituzuela gero guztiok ikus ditzagun. Hala ere kontuz ibili uretan, windsurf eta halakotan sustorik hartu gabe.

DBH 4: Fisika. Higidura Uniforme Zirkularra




Higidura Uniforme Zirkularra aztertzen hasi gara, magnitude berriak, unitate berriak... Honako galdera hau erantzuten ere saiatu gara: Zein da Lurraren errotazio abiadura?

Thursday, September 25, 2008

DBH 3: Natura. Kimikaren hastapenak.

Kimika jorratzen hasi ziren zientzialariak aztertuko ditugu orain.
1) Herenegun tenperatura eskala desberdinak bazeudela ikusi genuen, Celsius, Fahrenheit eta Kelvin. Baina nortzuk ziren eskala hauek asmatu zituzten zientzialariak? Aipa itzazu bakoitzetik honako datu hauek: izen osoa, nazionalitatea, bizi izan ziren garaia, zertan oinarritu ziren eskala hori asmatzeko eta zein tokitan erabiltzen den bere eskala.
2) Antoine Lavoisier ere oso kimikari garrantzitsua izan zen. Nongoa zen? Zein garaitan bizi izan zen? Betirako famatu egingo zuen lege bat atera zuen Lavoisierrek, zein lege da hau?
3) Legeak aipatu ditugula, badaude beste hiru lege oso garrantzitsu ere; Boyle-Mariotteren legea, Gay-Lussacen legea eta Charlesen legea. Aipa ezazu lege bakoitzari buruz honako guzti hau: nork formulatu zituen, nongoak eta zein garaitakoak ziren zientzialariak eta lege bakoitzaren formula nagusia.

DBH 2: Mate. ZKH eta MKT

Wednesday, September 24, 2008

DBH 2: Natura. Sustantzien propietate bereziak

Bila itzazu ondoko sustantzia hauen propietate bereziak:
urrea, beira, mukia, ura, airea, kuprea, gizakia, plastikoa, gasolina, azido sulfurikoa, egurra, burdina, amoniakoa, goma, tinta, eztainua, kortxoa, laba eta ozpina.

DBH 3: Natura. Materiaren agregazio egoerak

Tuesday, September 23, 2008

DBH 4: Biologia. Ekosistemak

Ekosistema, leku jakin batean elkarrekin harreman estuak dituzten bizidunek eta beren inguruneak eratzen duten sistema funtzionala da.
Beha itzazu Fontverd aterpean (Andorran, 2000 metrotara) eta CadaquƩs-en (Catalunyan) ateratako argazkiak eta aipa itzazu bertan ikus daitezkeen Biotopoaren eta Biozenosiaren osagaiak. Desberdintasunik nabari da argazki bien artean?

DBH 4: Fisika. Higidura uniformea

Higidura uniformea aztertzen ari gara.

Dagoeneko definizio batzuk ikasi ditugu, hala nola, Fisika, zinematika, higidura, desplazamendua, distantzia, ibilbidea, posizioa, batazbesteko abiadura, aldiuneko abiadura eta gaur higidura uniformea.

Bi formula ere ikusi ditugu:
Batazbesteko abiaduraren formula
Higiduraren ekuazio orokorra.

DBH 3: Natura. Metodo zientifikoa eta gasen propietateak

Metodo zientifikoak lau urrats betetzen ditu:

1- Fenomenoak zergatik gertatzen dira?
2- Zergatia bilatu nahian hipotesiak planteatu behar dira.
3- Ondoren frogak egingo ditugu (ereduak eraiki, esperimentazioak burutu) hipotesi egokia aukeratu eta besteak baztertzeko.
4- Ontzat emandako hipotesia Teoria bihurtuko dugu.


Gasen propietateak.

Gasen propietateak aztertu, ulertu eta definitu ditugu.
Materia izateagatik gasek masa, bolumena eta dentsitatea daukate.
Baina badituzte beste sei propietate ere:
dilatazioa
kontrakzioa
espantsioa
konpresioa
difusioa
presioa