Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, March 4, 2016

DBH 3: Biologia. Nerbio sistema eta sistema endokrinoa.

Esan ezazu egoera hauetako bakoitzean zer gertatzen den:

a)  Lagun baten urtebetetzea izan denez otordu handi bat egin duzue, dena gozoa, txokolatea, goxokiak... pankrea lanean hasi da.
b) Kaskoak jantzi eta zure gustuko taldearen abestia entzuten ari zara. Konturatu gabe burua mugitzen duzu erritmoa jarraituz.
c) Etxe zahar batetara sartu zara gauez. Bakarrik zaude. Jendeak dio mamuak daudela bertan, zuk hala ere aurrera egiten duzu, poliki poliki.
d) Informatika gelan ordenagailu aurrean ari zinen kontzentrazio osoz lan egiten. Bapatean irakaslea atzetik etorri zaizu eta eskuarekin sorbaldan ukitu zaitu.
e) Gelako mutilei bizarra ateratzen ari zaiela eta ahotsa aldatu zaiela konturatu zara.
f) Zure aitonak ibiltzeko arazoak ditu, hezurrak ahul dituela esaten du medikuak.
g) Pasa tippexaaaaaaa!!!  Hartuuuuuuuuu!!!
h) Korrika egitera atera zara. Bihotzaren taupadak azkartu zaizkizu baina kontzienteki arnasaren erritmoa markatzen ari zara.
i) Zauri bat egin zenuen eta odol dezente galdu zenuen. Ahul zeunden baina dagoeneko errekuperatu zara.
j) Zure laguna matematikan txarra da eta 2 + 4 + 1 egiteko hatzamarrak erabiltzen ditu.

Wednesday, March 2, 2016

DBH 4: Biologia. Itsasoko animaliak

Klasean itsasoko inguruneko faktore abiotikoak aztertu ditugu eta bertako animaliek dituzten moldaerak. Animalien artean gutxien ezagutzen ditugunak dira ziurrenik. Horregatik hemen dakarkizuet itsasoko animalien filumak eta animalia ornogabeen argazkiak dituen bideoa.



Tuesday, March 1, 2016

Batxi 2: Lur. Iluminar el océano.

Hemen duzue "Iluminar el océano" dokumentala. Bertan mundu guztiko zientzilarien datuak elkartu eta software berrienak ordenagailuko animazioak egiten dira, ur azpiko egiturak inoiz ez bezala ikusten direlarik. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=7hR79EQyF9A


Monday, February 29, 2016

DBH 3: Sistema endokrinoa.

Hemen duzue Erase una vez el cuerpo humano saioko Sistema Endokrinoari buruzko atala. Egin klik marrazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=XktP1NX1JrM

Thursday, February 25, 2016

Batxi 2/DBH 4: Thierry Juteau geologoaren hitzaldia Gasteizen.

ALAVESIA elkarteak hitzaldi interesgarri bat antolatu du, “La difícil conquista de los fondos oceánicos”. Martxoaren 2an izango da 19:30tan Ignacio de Aldecoa Kultur Etxean, Gasteizen bertan Florida parkean.
Bresteko Unibertsitateko irakaslea den Thierry Juteau geologoak emango du hitzaldia. Juteauk 1970. hamarkadan hainbat inmertsio egin zituen ozeanotako dortsaleak aztertu asmoz eta 2000 metrotako sakoneran hainbat tximinia aurkitu zituen.



Tuesday, February 23, 2016

Batxi 2: Lur. Ingurumen Zientzietako Gradua

Hemen duzue Ingurumen Zientzietako Graduari buruzko posta. Esteka klikatuz informazioa aurkituko duzue eta argazkian klikatu promozio bideo bat.

Ingurumen Zientzietako Gradua


https://vimeo.com/album/3203598/video/116238764





Monday, February 22, 2016

DBH 3: Gaur goizean...

Irakur ezazu ondorengo testua eta zenbaki bakoitzean esan ezazu zer gertatu den zure nerbio sistemarekin edo sistema endokrinoarekin.

 












Esnagailuak esnatu zaitu (1) baina altxatzea asko kostatu zaizu (2) atzo berandutu egin baitzitzaizun telebistaren aurrean. Egia esan behar bada, pixagureak (3) altxatu arazi zaitu. Colacaoaren usaina hartu duzu (4) eta txokolatezko kruasanak ikusi dituzunean (5) ahoa listuztatzen hasi zaizu (6). Baina hala ere ez duzu gose handirik, izan ere lehenengo orduan Biologia azterketa duzu eta urduri zaude (7), urdailak esaten dizu ez duela janaririk nahi (8) eta bihotz taupadak ere azkar azkar dihoazkizu (9). "Garunaren atalak: kortexa, talamoa eta hipotalamoa..." buruan egin duzu birpasoa (10). 

Horretan pentsatzen ari zinela, nahi gabe ColaCao katilua jo duzu eskuarekin baina erori aurretik hartu duzu (11) eta pixka bat baino ez da zikindu mahaia. Armairua ireki (12) eta begiekin sukaldeko paperaren bila hasi zara (13), hortxe dago, goiko apalean ezkerretara. Ahalik eta paper gutxien erabiltzen saiatu zara (14) eta mahaia txukun txukun garbitu duzu. Lasai (15) inor ez da ohartu gertatu zaizunaz.

Wednesday, February 17, 2016

DBH4: Biologia. Espezieen arteko erlazio trofikoak.

Beha itzazu ondorengo argazkiak. Hainbat animalia agertzen dira bertan. Erlaziona itzazu beraien artean dituzten erlazio trofikoak erabiliz.