Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, November 10, 2020

Batxi 2: Biologia. Entzima alosterikoak.

Bideo labur honetan feedback bidezko entzimen inhibizioa azaltzen da. Ingelesez dagoen arren oso ongi ulertzen da. Klikatu argazkian.





Monday, October 19, 2020

Batxi 2: Bio. Hartzak eta azeriak

Hemen dituzue hiru azeri. Konpara itzazue beren itxurak eta zergatiak bilatu. Klikatu argazkietan handiago ikusteko. 

Poloetako azeria, gure basoetakoa eta basamortuko fennec-a. 









Ariketa berdina egingo dugu hartzekin: 

Hartz zuria, hartz arrea, panda hartza eta hartz malaisiarra.






Batxi 2: Bio. Lipidoak

Hona hemen eguneroko bizitzako hainbat argazki/irudi. Denetan lipidoren bat agertzen da. Azter itzazu eta esan ezazu zein lipido dagoen bakoitzean, zein motatakoak diren, zein osagai dituzten eta zein funtzio betetzen dituzten.










Thursday, October 8, 2020

Tuesday, October 6, 2020

Batxi 2: Bio. Gluzidoak

Hona hemen hainbat irudi. Azter ezazu bakoitza eta esan ezazu zein polisakarido edo disakaridorekin lotzen duzun eta zeintzuk diren monomeroak.






















Ondoren fruta batzuen argazkiak dituzu. Bakoitzean heldutasun maila desberdina agertzen da. Zein aukeratuko zenuke jateko? Zergatik? Zer gertatu da fruta bakoitzean horrelako aldaketak izateko? 





Tuesday, September 29, 2020

Batxi 2: Bio. Osmosiaren adibideak

Hona hemen osmosiaren adibide erreal batzuk. Azter itzazu irudiak eta kontatu zer gertatzen den bakoitzean.





Thursday, September 24, 2020

Batxi 2: Bio. Uraren propietateak

Hona hemen hainbat argazki. Identifika ezazu bakoitzean agertzen den uraren propietatea eta esan ezazu nola funtzionatzen duen.










Wednesday, May 20, 2020

Batxi 2: Biologia. Transgenikoak

Irudian klikatuta Euskalerria Irratian Jon Mattin Matxain kimikariak transgenikoen inguruan esandakoak entzungo ditugu. Hurrengo egunean klasean komentatuko dugu.


Wednesday, May 6, 2020

Batxi 2: Lur Zientziak. Plastikozko ozeanoak

Hemen duzue plastikoak gure gizartean duen presentzia eta eraginaren inguruko dokumental interesgarria, Plastikozko Ozeanoak. Klikatu irudian.


Thursday, April 30, 2020

Batxi 2: Biologia. Txertoak

Begira itzazue ondorengo biedoak. Txertoen ingurukoak dira. Klikatu irudietan.