Ondoan duzue nola geldituko litzatekeen Eguzki Sistema, Plutonen antzeko astroak planeta kontsideratuko bagenitu.Gauzak horrela, Nazioarteko Astronomia Biltzarrak planeta kontzeptua berdefinitu zuen 2006ko abuztuaren 22an. Ondorioz, astro batek planeta kontsideratua izan dadin honako hiru ezaugarri hauek bete behar ditu:
1 - Eguzkiaren inguruan bira egin behar du.
2 - Nahikoa masa izan behar du bere grabitateak gorputza orekan mantentzeko (hau da, gutxi gora behera borobila izan behar da)
3 - Egiten duen bidea garbi izan behar du.
Plutonek lehenengo ezaugarri biak betetzen ditu baina hirugarrena ez. Horretatik planeta nano gisa izendatu dute. Zortzi planeta gelditu zaizkigu beraz Eguzki Sisteman:Merkurio, Artizarra, Lurra, Martitz, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.
No comments:
Post a Comment