Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, October 25, 2009

DBH 2: Mate. Idazkera zientifikoa.

Dakizuen bezala, oso zenbaki handiak edo oso zenbaki txikiak adierazteko erabiltzen da idazkera zientifikoa.
Erantzuna koadernoan apunta itzazue.

1) Interneten salseatuz bila itzazu ondorengo elementuen neurriak:
- Lurraren masa kilogramotan.
- Esne bidearen diametroa kilometrotan.
- Erribosoma baten tamaina metrotan.
- Kontinente guztiek elkartuta daukaten azalera kilometro karratutan.
- Protoi baten masa kilogramotan.
- Gripearen birusaren tamaina metrotan.


2) Erantzun itzazu orain ondorengo galderak (borobildu emaitza):
- Zenbat aldiz handiagoa da Jupiter Lurra baino?
- Zenbat aldiz handiagoa da Eguzkia Jupiter baino?
- Zenbat aldiz txikiagoa da gripearen birusa ameba bat baino?
- Zenbat aldiz handiagoa da balea urdina sardina baino?
- Zenbat aldiz txikiagoa da elektroia protoia baino?

No comments: