
Ulmeko katedralaren lehen harria 1377an ipini zuten. Jakin zuten Estrasburgon egiten ari ziren katedralak 142 metroko altuera hartuko zuela eta bertan lanean ari zen Ulrico Ensinger magisterra "fitxatu" zuten altueraren lasterketa hori irabazi nahian.
Estrasburgoko katedralak atzerapen bat izan zuen, bai, baina 1439an bukatua zegoen. Ulmekoak altuagoa izatea lortu zuen, 161 metro, baina 450 urte gehiagotan zehar andamioz josita ikusi behar izan zuten ulmdarrek beren katedrala, 1890an bukatu baitzen eraikuntza. Egia esan, ez zuten lan makala egin, une horretan munduko eraikinik handiena baitzen Ulmeko katedrala, 11 urte beranduago Philadelphiako udaletxeak sei metrotan gainditu zuen arte.

XX mendean sartzearekin batera amerikarrak izan ziren eraikinik altuenaren lasterketan hasi zirenak. Hona hemen urtez urte nola joan zen altueraren errekorra gainditzen:
1901 Philadelphia City Hall, Philadelphia, USA (167m)
1908 Singer Building, New York, USA (187m)
1909 Metropolitan Life Insurance Building, New York, USA (213m)
1913 Woolworth Building, New York, USA (241m)
1930 Trump Building, New York, USA (283m)
1930 Chrysler Building, New York, USA (319m)
1931 Empire State Building, New York, USA (381m)
1972 World Trade Centre "Dorre bikiak", New York, USA (417m)
1973 Sears Tower (Willis Tower), Chicago, USA (442m)
1998 Petronas Towers, Kuala Lumpur, Malaisia (452m)
2004 Taipei 101, Taipei, Taiwan (509m)
2010 Burj Khalifa, Dubai, Arabiar E.B. (828m)

2) Urtero Empire State Buildingen lasterketa bat egiten da. Eskilaretan gora 86 solairu igotzen dituzte. Klikatu hemen urtez urte irabazleek lortutako denborak (1978 eta 1999 artekoak) ikusteko. Egin ezazu grafiko bat gizonen eta emakumeen denboren bilakaera adieraziko duena. Kalkulatu baita ere solairu bakoitza igotzeko batazbeste behar duten denbora.
Egia esan, astakeria da etxeorratz hau eskaileretan gora hamar minutu pasatxotan igotzea, hobe igogailua erabiltzen badugu. Hala ere astakeriarik handiena Harold Lloydek 1923an Los Angeleseko eraikin hau igo zuen modura igotzea da.