
Irudian klikatuz uraren egoera aldaketen inguruko animazio bat ikusiko duzue. Animazio horretaz baliatuz erantzun itzazue ondorengo galderak:
a) Zeintzuk dira uraren fusio eta irakite tenperaturak?
b) Zertan bereizten dira egoera bakoitzeko molekulen mugimenduak?
c) 0ºC-tik 1ºC-ra pasatzeko behar duen denbora berdina al da 20ºC-tik 21ºC-erapasatzeko behar duenarekin alderatuta?
d) Eta zer gertatzen da 100ºC eta 101ºC artean?
e) Partekatu ezazue Google docs dokumentu bat irakaslearekin eta bertan idatz ezazue nola dauden molekulak prozesu guztian zehar, bost ataletan banatuta: 1) solido egoera, 2) fusio puntua, 3) likido egoera, 4) irakite puntua, 5) gas egoera.
No comments:
Post a Comment