Gattaca filmea ikusten ari gara. Genetikako gaiak lantzen dituen filma da eta bigarren hiruhilekoari sarrera emateko balioko digu. Gogoratu pelikula ikusi ondoren galderak erantzun beharko ditugula.
1) Filman esaten dute jadanik inork ez duela argazkietara begiratzen. Zergatik?
2) Zein desberdintasun dago Vincent eta Anton anaien artean?
a) Jaiotzan:
b) Jendeak nola tratatzen dituen haur garaian:
c) Beraien arteko harremanean (haur direla):
3) Zein frogek balio dute bakoitzaren “baliotasuna” neurtzeko?
4) Non daude gordeta zure geneak?
5) Filmaren hasieran aktoreen izenak agertzen direnean A C G eta T letrak nabarmentzen dira. Gattaca osatzen duten letrak dira. Zerbait berezia nabaritzen duzu letra horietan?
6) Zein aldaketa izan ditu protagonistak Vincent izatetik Jerome izatera pasatu denean?
a) Jendeak nola ikusten duen: (Gattacako jendeak, garbitzaileen nagusiak...)
b) Bere izakeran:
7) Filmaren arabera, haur bat sortzerako orduan zer programatu daiteke eta zer ez?
8) Jerome perfektua izanik, zoriontsua al da? Zergatik?
9) Gustatuko litzaizuke Gattacan lan egin eta Jeromen etxean bizitzea? Zergatik?
10) Uste duzu inoiz iritsiko garela filmak erakusten duen mundura?
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment