Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, May 29, 2011
Wednesday, May 25, 2011
Berria: Euskarazko wikipediak 100.000 artikuluren langa gainditu du.
100.285 artikulu daude sortuta euskarazko Wikipedian albiste honen erredakzio tenorean. Euskararen debekua izan zen ehun mila garren sarrera.
Argia.com orriko artikulua.
Hona hemen Wikipediako hizkuntza nagusien zerrenda:
1. Ingelesa (3.644.000 artikulu)
2. Alemana (1.235.000 artikulu)
3. Frantsesa (1.107.000 artikulu)
4. Italiera (804.000 artikulu)
5. Poloniera (803.000 artikulu)
6. Española (762.000 artikulu)
Beste hizkuntza batzuk:
- Katalana (341.000 artikulu)
- Galegoa (71.000 artikulu)
Monday, May 16, 2011
Berria: Castildetierrari eskanerra egingo diote.
Bardeetako Natur Parkearen ikonoa den Castildetierra desagertzen ari da. Eragile naturalek sortu zuten eta beraiek dira poliki poliki monumentua higatzen ari direnak. Haizea eta euria oinarria jaten ari dira eta teknikoek uste dutenez urte gutxi b
arru desagertuko da egitura berezi hau. Hori dela eta Nafar gobernuak Castildetierraren eskaner bat egiteko agindua hartu du eta ondoren ikusiko da zer egin daitekeen.
Honi buruz iritzi kontrajarri bi daude. Batzuek egitura indartu nahi dute, Bardeen sinboloa urteetan mantendu dadin, beste batzuen ustetan aldiz naturak sortu duena naturari utzi behar zaio berarekin eraman dezan.

Sunday, May 15, 2011
MGZ: Prypiat, Potosi eta Moynaq (Beñaten bideoa)
Prypiat, Potosí eta Moynaq hiriei buruzko informazioa bilatzeko eskatu nizuen. Hemen duzue jasotako informazioarekin Beñat Rodriguezek egin duen bideoa. Oso ondo motel. Ea gustuko duzuen.
Berria: Google Earthek Arrisku nuklearraren mapa egin du

Ba horrela da bai, eta honen berri Nature aldizkariak eman zuen duela hiru bat aste, apirilaren 21ean. Hemen duzue Europari dagokion zatia. Gure ondoan agertzen den puntu berde potolo hori Santa Maria de Garoña da noski. Honetaz gehiago jakiteko hemen duzue Zientzia.neten argitaraturiko artikulua.
Mila esker Mikel.
Friday, May 13, 2011
Korrika 17 Urola ikastola Europan zehar
Wednesday, May 11, 2011
MGZ: Las Fuelchup (Avertefué mancha de Fuel)
Berde berdearen energiari buruzko txostenean Prestige petroliontzia aipatu dugu. Hemen duzue Nunca Mais inguruko jendeak atera zuen bideoa (Avertefué mancha de fuel) garai hortan oso famatua zen Las Ketchup taldearen Aserejé kantuan oinarriturik.

Tuesday, May 10, 2011
MGZ: Energia nuklearraren inguruko hausnarketa

La energía nuclear: De Japón a Euskadi
Sunday, May 8, 2011
MGZ: AHTren lanak
Lan politak egin dizkidazue, zorionak. Zailtasunak izan ditut lanak blogean argitaratzeko (izan ere halako formatu saltsa dago lanetan...) baina behintzat gela bakoitzeko lanik gustokoenen egileak aipatuko ditut.
1.A gelan Nerea Etxaniz eta Nerea Larrañagaren lana gustatu zait gehien, 1.B gelan Ion Elorza eta Iñigo Zinkunegiren lana eta baita Gorka Zubizarreta eta Beatriz Arizmendirena ere. Eta azkenik 1.C gelan Sarai Tena eta Maite Arregik egindakoa aukeratu dut.
Ion Elorza eta Iñigo Zinkunegiren lana:
Interneten AHTren inguruan dauden hainbat bideo, ikasleek beren lanetan aurkeztu dituztenak:
Sarai Tena eta Maite Arregi (Gara)
Eneritz Korta eta Eneritz Egizabal (Vaya Semanita)
Joseba Galarza eta Idoia Arambarri (Ferminen abestia)
1.A gelan Nerea Etxaniz eta Nerea Larrañagaren lana gustatu zait gehien, 1.B gelan Ion Elorza eta Iñigo Zinkunegiren lana eta baita Gorka Zubizarreta eta Beatriz Arizmendirena ere. Eta azkenik 1.C gelan Sarai Tena eta Maite Arregik egindakoa aukeratu dut.
Ion Elorza eta Iñigo Zinkunegiren lana:
Interneten AHTren inguruan dauden hainbat bideo, ikasleek beren lanetan aurkeztu dituztenak:
Sarai Tena eta Maite Arregi (Gara)
Eneritz Korta eta Eneritz Egizabal (Vaya Semanita)

Saturday, May 7, 2011
Berria: Europako azken tximuaren aztarnak aurkitu dituzte Arrasaten

Aurkitutako tximua gaur egun Gibraltarren dagoen Macaca Sylvanus tximuaren espezieko emea da. Dirudienez hegaztiren batek akatu zuen tximua eta ondoren haitzulora eraman zuen.
Lezetxiki aurretik ere ezaguna zen, bertan aurkitu baitziren Homo heidelbergensis eme baten humeroa eta Homo neanderthalensis baten hortz eta apaingarriak ere.
Tuesday, May 3, 2011
Berria: Espazioko zaborra kontrolatuko duen teleskopioa

SST eraikitzeko bederatzi urte behar izan dira eta 110 milioi dolar erabili ditu Estatu Batuetako armadak. Oraindik frogak egiten ari dira eta sei hilabete barru benetako datuak jasotzen hasiko dela estimatzen dute. Frogak arrakastatsuak badira Lurraren 360ºak estaliko lituzkeen teleskopio sarea eratuko dute.
Subscribe to:
Posts (Atom)