
Alvaro Arrizabalagak (Euskal Herriko Unibertsitateko maisuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak) eta bere ikerketa taldeak duela 100 mila urteko tximu baten masail hezurra aurkitu dute Arrasateko
Lezetxiki haitzuloan. Europako azken tximua kontsidera daiteke (Gibraltargo kolonia salbu) eta beraz garrantzia itzela dauka aurkikuntza honek. Garai hartan tximu belarjale bat bizi ahal izateko klimak epela izan beharko zuen, eta honek zehaztuta dauden glaziazioen zikloak aldatzera behartzen gaitu. "Journal of Human Evolution" aldizkari ospetsuan eman dute aurkikuntza honen berri.
Aurkitutako tximua gaur egun Gibraltarren dagoen
Macaca Sylvanus tximuaren espezieko emea da. Dirudienez hegaztiren batek akatu zuen tximua eta ondoren haitzulora eraman zuen.
Lezetxiki aurretik ere ezaguna zen, bertan aurkitu baitziren
Homo heidelbergensis eme baten humeroa eta
Homo neanderthalensis baten hortz eta apaingarriak ere.
No comments:
Post a Comment