Lehenengo hiruhilekoa bukatu zaigu eta berriarekin hasi behar dugu. Oraingoan ekologia, garapen jasangarria, baliabide naturalak eta antzeko gaiak jorratuko ditugu. Hasteko ariketatxo bat proposatu nahi dizuegu.

Gizakia Natura bere beharretara egokitzen saiatu da mendeetan zehar, baina beti ez du era egokian egin. Hemen dituzue lau herriren izenak:
- Aznalcóllar
- Moynaq
- Muxía- PrypiatInterneten saltseatu eta bakoitzari buruz erantzun itzazue honako galdera hauek:
- Non dago herria?
- Zer gertatu zen bertan? Noiz?
- Zeintzuk izan ziren ondorioak?
- Gaur egun oraindik ondorio horien eraginik ba al dago?