Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, November 7, 2011

MGZ: Zein da munduan dagoen arazo handiena?

Bjorn Lomborg ekonomilariak 2004ko Kopenhageko Adostasunaren inguruan hitzegiten du. Bertan munduko ekonomilari onenak bildu ziren eta gaur egun gure planetan dauden 17 arazo handienekin zerrenda bat osatu zuten.

Klikatu argazkian bideoa ikusteko. Bideoa ingelesez dago baina azpian espaƱolezko azpitituluak jartzeko aukera duzue. Bjorn Lomborgek esandakoaren laburpen txiki bat jarri dizuet segidan.

Zerrendaren goren gorenean diru gutxirekin onura handiak dakarten arazoak jarri zituzten eta azken postuetan aldiz diru asko kostatu eta onura gutxi dakartenak.
Azken hiru lekuetan esate baterako Aldaketa klimatikoarekin loturiko neurriak daude. Lomborgek dioenez 150 mila milioi dolar erabilita aldaketa klimatikoa sei urtez atzeratzea lortuko dugu 2100ean. Aldaketa klimatikoa arazo handia bada ere irtenbide azkarragoa behar duten problemak badaude munduan, hala nola, gosea, higienea, gaixotasunak, ura, pobrezia...

Lehen postuetan honela gelditu zen zerrenda:
1) HIESAren aurkako borroka, bai tratamendua baina batez ere prebentzioa. Zortzi urtetan 27 mila milioi dolar erabilita hurrengo urteetan 28 milioi pertsona kutsatzea ekidin daiteke.
2) Nutrizio eskasiaren aurka janariari mikro-nutrienteak gehitzea. Izan ere munduaren populazioaren erdiak burdin, zink, iodo edota A bitaminaren gabezia du.
3) Bidezko merkataritza: Hirugarren munduko milioika pertsona pobreziatik aterako litzateke.
4) Malaria: Hurrengo lau urtetan 13 mila milioi dolar erabilita malaria kasuak erdira jeitsiko dira.

Zifra hauek handiak dirudite, baina konparazio batera Irakeko gerran 100 mila milioi dolar gastatu zituzten Estatu Batuek.

No comments: