Elhuyar Elkarteak ETBn astero egiten duen
Teknopolis telebista saioan
On Zientzia izeneko bideoen lehiaketa abian jarri dute. Hilero pertsona famatu batek berak gustukoen izan duen bideoa aurkezten du. Abenduan Naroa Agirre atletak Hegaztiei buruzko dokumentala aukeratu du. Bertan Dani Morcillo biologoak hegaztien mokoak eta hankak aztertzen ditu eta beren elikadura eta habitatarekin lotu.
Klikatu irudian bideoa ikusteko.Ondoren hainbat hegaztiren irudiak bilatzeko eskatuko dizuet. Gogoratu bideoan ikusitakoa eta ea gai zareten mokoei begiratuta beraien elikadura zein den esateko.
- Antzarra
- Kaioa
- Okila
- Saia
- Txantxangorria
- Zapelatza
No comments:
Post a Comment