Ondoan duzue Ze esatek taldearen diskaren azala. Bertan bafleak azaltzen dira beren musikaren potentziaren erakusgarri. Baina musikaren bolumena zein unitatetan neurtzen den badakizue?Ez?
Izan ere klasean Sistema Internazionaleko ohiko magnitudeak ikusi ditugu, baina badaude beste asko ere. Saia zaitez ondorengo magnitudeen unitateak aurkitzen:
- Musikaren bolumena
- Elikagai baten balio energetikoa
- Urrearen purutasuna
- Angelua
- Informatika artxiboen memoria
- Miopia
- Indar elektrikoaren potentzia
- Indarra
- Itsasoko abiadura
- Izarren arteko distantzia
No comments:
Post a Comment