Zuen aztarna ekologikoa aztertzen saiatuko gara.Hemen duzue horretarako Jesus GorroƱok prestatu duen inkesta. Bertan zuen kontsumo-ohituren inguruan galdetuko dizue.
Aztarna ekologikoaren inkesta
Zuen aztarna ekologikoa aztertzen saiatuko gara.




Estatu Batuetako PNAS zientzia aldizkarian argitaratu den ikerketa batek dio Araban aurkitu dela polinizazioaren aztarnarik zaharrena. 110 milioi urte inguru dituzten hainbat intsektu erretxinatan preso gelditu ziren eta beren gorputzetan gimnospermoen polena aurkitu da. Mundu mailan mesozoikoan aurkitu den polinizazioaren froga bakarra da.
Googlek "Model your town" lehiaketa antolatu du, zeinetan Google Earth erabiliz herri osoak 3D modeloetan maketatzea eskatzen den. Mundu guztiko 150 proiektu aurkeztu dira eta sei finalista aurkeztu ondoren publikoak Getariaren proposamena aukeratu du.