Googlek "Model your town" lehiaketa antolatu du, zeinetan Google Earth erabiliz herri osoak 3D modeloetan maketatzea eskatzen den. Mundu guztiko 150 proiektu aurkeztu dira eta sei finalista aurkeztu ondoren publikoak Getariaren proposamena aukeratu du.Josetxo Perez Fernandez eta Pedro Domecq Agirrek egin dute milaka argazki 3D plano batean txertatzeko lana. 25.000 dolarreko saria herriko ikastolarentzako izango da.
Getaria 3D, Basque Country webgunea
Lehiaketara aurkezturiko bideoa
EITB (apirilean): Getaria Model your town lehiaketako finalista
No comments:
Post a Comment