Izaki bizidunen nutrizioaren gaia bukatu berri dugu. Hona hemen ikasitako kontzeptuak lantzeko hainbat galdera, kontuz ibili bateren batek tranpa badu eta:
1) Landare haragijaleak zein maila trofikotan sartzen dira? Zergatik?
2) Zergatik ez dugu otsorik, arranorik edo katurik jaten?
3) Zein da bizkarrotzaren eta harraparitzaren arteko desberdintasuna?
4) Zein espezie dira gure komentsalak? Aipa itzazu gutxienez hiru erreinutako adibideak.
5) Zer esan nahi dugu "ziklo biogeokimikoa" aipatzerakoan? Azal ezazu eta jar itzazu adibide batzuk.
6) Zergatik ez dugu esaten "energiaren zikloa"?
7) Zer gertatuko litzateke karbonoaren zikloarekin eta nitrogenoarenarekin landareak existituko ez balira?
8) Deskriba itzazu landare talofitoen xilema eta floema.
9) Basamortuan uraren eskasia nabaria da, ez ordea hondartzan edo Groenlandian. Zergatik orduan ez dago landare gehiagorik bi toki hauetan?
10) Landareek zergatik ez dute iraiz aparaturik?
11) Zerk egiten du bitxiloreak zuriak eta horiak izatea? Zein abantaila ematen dio landareari lorearen koloreak?
12) Nitrogenoa garrantzi handikoa bada, zergatik da beharrezkoa txizatan kanporatzea?
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Wednesday, January 16, 2013
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment