Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, April 26, 2013

DBH 3: Natura. Materialeen propietateak.

Hona hemen material batzuen argazkiak. Zerrenda itzazu bakoitzaren propietate bereizgarriak.





Thursday, April 25, 2013

Batxi 1: Geologia. Plaken tektonikaren ondorioak

Esan ezazu ondorengo elementuak nola eta zergatik sortu ziren eta zein den beraien etorkizuna:
- Antilla uharteak
- Alpeak
- Rift harana
- Hawaii uharteak
- Himalaia
- Islandia
- Andeak

Monday, April 22, 2013

Batxi 1: Geologia. Plaken tektonika eta barne geologia. Egia ala gezurra.

Hona hemen hainbat esaldi "Lurraren Barneko jarduera geologikoa"-ren ingurukoak. Esan ezazu egiazkoak ala gezurrezkoak diren eta gaizki daudenak zuzen itzazu:

a) Lurraren eremu magnetikoaren ardatzaren inklinazioak bariazio oso txikiak izaten ditu baina mendeetan zehar irauten dute.
b) Ertamerika eremu txikia den arren hiruzpalau plaka elkartzen dira bertan.
c) Lurrikara baten hipozentrua astenosferan kokatzen da eta epizentrua aldiz litosferan.
d) Lehenengo superkontinentearen izena Pangea zen, izan ere horrela deitzen baitzioten bertan bizi ziren aintzinako gizakiek.
e) Mendebaldeko hemisferioan kontinente masa handiagoa dago ekialdeko hemisferioan baino.
f) Uharte bolkaniko guztiak ertz konbergenteetan sortzen dira.
g) Grezia Afrikako Plakan dago.
h) 1987ko Rio de Janeiroko lurrikarak hiriaren hiru laurdenak suntsitu zituen.
i) Tetis itsasoak bi superkontinente bnatzen zituen, Eurasia iparraldean eta Gondwana hegoaldean.
j) Meteoritoak ikertzen dira, ea beren jatorrizko planetako materialak Lurrekoen berdinak ala desberdinak diren jakiteko.
k) Gizakia Ameriketara irtsi zen garai batean Alaska eta Errusia lotuta zeudelako.
l) Himalaian izaki urtarren fosilak daude, izan ere aintzina lakuak baitzeuden mendietan bian duela 65 milioi urte denak izoztu egin ziren.
m) Kontijenteen jitoaren teoria Charles Darwinek azaldu zuen eta ez Mohorovicic-ek, hasieran uste izan zen bezala.
n)  Japonian lurrikaren aurkako etxeak eraikitzen dihardute. Horretarako Kamerungo etxegintza tradizionalean oinarritu dira.
o) Dortsale batek Gondwana superkontinentea bost zati nagusitan zatitu zuen.
p) Islandia uhartea, batez ere, isostasia azaltzeko erabiltzen da.
q) Australia, India eta Antarktika elkarrengandik bereizita egon arren plaka tektoniko berean kokaturik daude.
r) Posible da harri sedimentarioak 5.000 metrotako garaieran aurkitzea, bai eta harri magmatikoak itsasotik urruti aurkitzea ere. 

Friday, April 19, 2013

DBH 3: Gas idealen inguruko animazioak.

Hemen dituzue gas idealen inguruan aurkituriko animazio batzuk. Kanariar uharteetako Lentiscal taldeak eginak dira. Klikatu esteka bakoitzean:
- Boyle-Mariotteren legea
- Charlesen legea

Friday, April 12, 2013

MGZ / DBH 1: Eguzki sistemaren animazioa.

Hona hemen Eguzki Sistemaren inguruko animazio ederra, SunAeon Solar System Simulator. Eskerrikasko Juan.

Klikatu argazkian eta saltseatu ezazue.

Wednesday, April 10, 2013

DBH 4: Bio. Euskal Herriko naturgune babestuak.

Ekosistemen gaiarekin bukatzeko azter ditzagun Euskal Herrian ditugun naturgune babestu batzuk. Bila ezazue ingurune hauei buruzko informazioa ondoren klasean aurkezpena egiteko.
Hainbat naturgune:
- Aizkorri-Aratz
- Bardeak
- Irati
- Izki
- Salburua
- Txingudi-Plaiaundi
- Urbasa-Andia
- Urdaibai
- Valderejo
Bilatu beharreko informazioa:
- Izena, eta parke mota (parke naturala, biosfera erreserba, hegaztien babesgunea...)
- Geografia (kokapena, azalera, herri ezagunenak...)
- Geologia (Eragile geologiko nagusia, erliebea, faktore abiotikoak...)
- Fauna eta Flora.
- Gizakiaren presentzia.

Monday, April 8, 2013

Batxi 1: Geologia. Lurraren barne eragile geologikoak

Lurraren barne egituraren gaiarekin hasi garen hontan, gaiarekin lotuta dauden hainbat kontzeptu eta gertakizun aztertuko ditugu lehendabizi. Horretarako bikoteka jarri eta aukera itzazue honako hiruna hitz. Bila ezazue hauen inguruko informazioa (geologiarekin loturikoa, noski) eta kontuan hartu ondoren klasean azaldu beharko duzuela.
- Herculano
- San Francisco 1906
- Nærøyfjord
- Krakatoa
- Aurora boreala
- Lisboa 1755
- Kola Superdeep Borehole
- Surtsey
- Tetis itsasoa