Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, April 22, 2013

Batxi 1: Geologia. Plaken tektonika eta barne geologia. Egia ala gezurra.

Hona hemen hainbat esaldi "Lurraren Barneko jarduera geologikoa"-ren ingurukoak. Esan ezazu egiazkoak ala gezurrezkoak diren eta gaizki daudenak zuzen itzazu:

a) Lurraren eremu magnetikoaren ardatzaren inklinazioak bariazio oso txikiak izaten ditu baina mendeetan zehar irauten dute.
b) Ertamerika eremu txikia den arren hiruzpalau plaka elkartzen dira bertan.
c) Lurrikara baten hipozentrua astenosferan kokatzen da eta epizentrua aldiz litosferan.
d) Lehenengo superkontinentearen izena Pangea zen, izan ere horrela deitzen baitzioten bertan bizi ziren aintzinako gizakiek.
e) Mendebaldeko hemisferioan kontinente masa handiagoa dago ekialdeko hemisferioan baino.
f) Uharte bolkaniko guztiak ertz konbergenteetan sortzen dira.
g) Grezia Afrikako Plakan dago.
h) 1987ko Rio de Janeiroko lurrikarak hiriaren hiru laurdenak suntsitu zituen.
i) Tetis itsasoak bi superkontinente bnatzen zituen, Eurasia iparraldean eta Gondwana hegoaldean.
j) Meteoritoak ikertzen dira, ea beren jatorrizko planetako materialak Lurrekoen berdinak ala desberdinak diren jakiteko.
k) Gizakia Ameriketara irtsi zen garai batean Alaska eta Errusia lotuta zeudelako.
l) Himalaian izaki urtarren fosilak daude, izan ere aintzina lakuak baitzeuden mendietan bian duela 65 milioi urte denak izoztu egin ziren.
m) Kontijenteen jitoaren teoria Charles Darwinek azaldu zuen eta ez Mohorovicic-ek, hasieran uste izan zen bezala.
n)  Japonian lurrikaren aurkako etxeak eraikitzen dihardute. Horretarako Kamerungo etxegintza tradizionalean oinarritu dira.
o) Dortsale batek Gondwana superkontinentea bost zati nagusitan zatitu zuen.
p) Islandia uhartea, batez ere, isostasia azaltzeko erabiltzen da.
q) Australia, India eta Antarktika elkarrengandik bereizita egon arren plaka tektoniko berean kokaturik daude.
r) Posible da harri sedimentarioak 5.000 metrotako garaieran aurkitzea, bai eta harri magmatikoak itsasotik urruti aurkitzea ere. 

No comments: