Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Saturday, June 8, 2013

Berria: Tolosako ikasleen zunda estratosferara

Tolosako Hirukide eskolako ikasleek zunda bat bidali zuten estratosferara. Bi ikasturtetako proiektua izan da Izar Galaktik deitu dutena. Atzo Radio Euskadiko "La mecánica del caracol" saioan izan ziren proiektuaren nondik norakoak azaltzen. 

Gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu esteka hauetan:
Izar Galaktik bloga
Egindako bideoa
Bideoko irudiak ikusgarriak dira benetan.

No comments: