Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, September 25, 2013

Batxi 2: Luz Zientziak. Zeruko koloreak.

Hona hemen hiru argazki. Esan ezazu zer ikusten den bakoitzean eta nola eta non sortzen diren.





Friday, September 20, 2013

DBH 4: Geologia. Plaken tektonika

Klasean litosferako plakak identifikatu ditugu. Orain hainbat hiriren izenak dituzue jarraian. Bilatu beren kokapena Lurrean eta esan ezazu lurrikarak izateko arrisku handia ala txikia duten:


La Valetta
Quezon City
Nuuk (argazkian)
Basseterre
Roskilde
Sao Paulo
Nikko
Akureyri
Yaoundé
Irkutsk
Adelaida
Port Stanley
Basora
Dakar
Nairobi
Auckland

Wednesday, September 18, 2013

DBH 3: Natura. Organoak

Zerrenda honetan hainbat organo ageri dira. esan ezazu bakoitza zein aparatu edo sistemaren atala den, zein den bere ekintza eta zein bizi funtziotan hartzen duen parte.













Monday, September 16, 2013

Batxi 2: Lur Zientziak. Ingurumen-inpaktuak (2)

Hemen dituzue hainbat gizaki. Beraien bizimoduen artean desberdintasun handiak daude. Azter ezazu bakoitzak bere ingurumenean sortzen duen inpaktua.





Friday, September 13, 2013

Batxi 2: Lur Zientziak. Ingurumen-inpaktuak (1)

Ikusi dugu jadanik Ingurumen-inpaktua kontzeptuaren definizioa; Lurreko edozein sistematan (geosfera, hidrosfera, atmosfera, biosfera) gizakiaren jarduerak sortutako edozein aldaketa.

Ondoren ingurumen-inpaktuak sailkatu ditugu eragiten duten eremuaren arabera, hala nola erliebean, lurzoruan, paisaian, floran eta faunan, atmosferan eta azkenik uretan. Jakin badakigu ere badaudela inpaktu positiboak, nahiz eta gehienak negatiboak diren.

Azter itzazu honako argazki hauek eta egin ezazu eragiten duten inpaktuaren gaineko hausnarketa testutxo bat. Lehenengoan AHTak Aramaioko lurretan izango duen zubia ageri da, bigarrenean Ulibarriko urtegia eta hirugarrenean itsasoan urperaturiko txalupa bat.






Wednesday, September 11, 2013

MGZ: Zientzialari famatuak


Hona hemen hainbat zientzialari famaturen argazki edo marrazkiak. Denak ikusi izan dituzu DBHn. Identifika ezazu bakoitza eta ordena itzazu kronologikoki. Ondoren aipa ezazu bakoitzak aurkitu edo esandakoa. Denak nahasian daude, noski.

Lehenengo multzoa:
























Bigarren multzoa:












Tuesday, September 10, 2013

Batxi 2: Lur Zientziak. Kutxa beltzaren eredua.

Azter itzazu honako bi sistema hauek kutxa beltzaren eredua erabiliz. Lehenengoan Gasteiz hiria dakusagu eta bigarrenean Biasteriko Carralogroño aintzira endorreikoa.



Monday, September 9, 2013

MGZ: Zer da zientzia? Zer ez da zientzia?

Azter itzazue ondorengo zazpi argazkiak.
- Zientziarekin erlaziorik ba al dute?
- Zertan eragin dio zientziak bakoitzari?
- Zein zientziak aztertzen du bakoitza?








Sunday, September 8, 2013

MGZ: Akats zientifikoak zineman.

Ikasturtea modu atsegingarrian hasteko, hemen duzue bideo pare bat, filmetan agertzen diren akats zientifikoak azaltzen dituztena. Hauetatik zeinek harritu zaituzte gehien?